Herrirak elkarretaratzeak egin zituen larunbatean Euskal Herriko herri eta hiriburuetan larri gaixo dauden eta 197/2006 doktrina (Parot doktrina bezala ezaguna dena) ezarri dieten presoen askatasuna eskatzeko.
Bilbon ehun lagun inguru bildu ziren plaza Biribilean. Parte
hartzaileen artean ezker abertzaleko eledun Maribi Ugarteburu eta Tasio
Erkizia eta Aralarreko Rebeka Ubera eta Dani Maeztu izan ziren, besteak
beste.
Estrasburgon hainbat europarlamentari eta giza eskubideen alorrean
lanean ari diren lagunekin egindako bilera sortatik bueltan Beñat
Zarrabeitia Herrirako bozeramaileak mezu zuzena helarazi nahi izan zion Espainiako Estatuari. “Ezinezkoa da iraganari eta gatazkari iltzatutako
neurriak mantentzea”, egungo espetxe politikari eta Alberto Gallardon
Espainiako Justizia Ministroak iragarri berri duen bizi osorako
espetxealdiaren ezarpenari buruz jardunda.
Hain zuzen ere, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak legez kanpokotzat jotako 197/2006 doktrinaren desagerpena
eta larri gaixo dauden preso politikoen etxeratzea aldarrikatzea izan zen, Zarrabeitiak adierazi zuenez, atzokoan Euskal Herriko 60 bat tokitan
eginiko mobilizazioen xedea.
Herrirako kideak Parot doktrina delakoa desagertu behar dela galdegin zuen, “neurri honek ez duelako lekurik Europar Batasunaren baitan”.
Esan zuenez, “norabide positiboan urratsak emateko garaia” da.
“Iraganari eta gatazkari iltzatutako neurriak mantentzea” ezinezkoa dela
uste du presoen eskubideen aldeko mugimenduak.
Norabide horretan, euskal jendarteari deia egin zion Zarrabeitiak “guztion artean konponbidea eta bakea” irabazteko.
Iosu Uribetxebarriaren kasuan, berriz, “egoera limitera eramanez” guztiok galdu egin dugula uste du Herrirak.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.