
Gorka Garcia Sertutxa "Patas"
preso politiko algortarra irailaren 17 eta 18an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean,
2007ko ustezko ihesaldi plan batean nahasita egotea egotzita. Horren harira, lau lagun atxilotu zituzten 2009ko ekainean,
horien artean Algortakoa ere den Inge Urrutia. Emakume gaztea libre
utzi zuten handik egun batzuetara, kargurik gabe. 2011ko ekainean prozesamendu
autoa zabaldu zuten Patas, Iñako Goioaga abokatu sestaoarra eta
Ana Paz medikua, epaitzeko
asmoarekin.
Arkaitz Goikoetxea gatibu getxoztarra eta Igor Solana bilbotarra ere
lotu zituzten hasiera batean ihes egiteko saiaketa horrekin, baina
epaileek ez zuten prozesamendua zabaltzerakoan horrela ikusi eta ez zituzten prozesatu. Hala ere, Arkaitz Valdemoro espetxean daukate, Villenatik (Alacant) bertara eramanda, epaiketan lekuko gisa deklaratzeko.
Patas eta Arkaitz askatu!
Preso eta iheslariak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.