Showing posts with label arkaitz goikoetxea. Show all posts
Showing posts with label arkaitz goikoetxea. Show all posts

2013/06/05

Arkaitz Goikoetxea eta Maialen Zuazoren gurasoak jazarri dituzte

Maiatzeko azken ostiralean jakin ahal izan genuenez, Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarraren ama autobusa hartzera zihoanean erretenitu egin zuen Espainiako Poliziak, Villenako espetxetik (Alacant) semea bisitatzetik bueltan. Ondoren, komisariara eraman zuten eta bere gauzak miatu ere egin zituzten. Bestalde, Arkaitzen neska Maialen Zuazo Aurrekoetxea bilbotarraren gurasoei bisitak ukatu dizkiete, Espainiako Auzitegi Nazionalaren errekurtso baten ondorioz. Maialen Brievako (Avila) kartzelan gatibu daukate.

Utzi bakean Arkaitz eta Maialenen senideak!
Euskal preso politikoak herrira!

2013/05/10

Arkaitz Goikoetxeari 20 urteko espetxe zigorra jarri diote Abrako Itsas Klubaren kontrako atentatuagatik

Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarrari 20 urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren epaitegiak, 2008ko maiatzaren 19an ETAk Areetako Abrako Errege Itsas Klubaren aurka burututako atentatuaren egilea delakoan. Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Clara Eugenia Bayarri epaileek "frogatutzat" jo dute bonba furgoneta Azkorriko lagunak jarri eta berak eman zuela abisua telefonoz. Hori dela eta, "hondamen terrorista eta ibilgailu lapurreta delituak" leporatzen dizkiote Arkaitzi. Gaur kaleratutako sententziak diotenez, "Poliziaren aurrean egindako deklarazioetan akusatuak berak onartu zuen ekintza terrorista hori burutu zuela eta horrela berretsi zuen epailearen aurrean". Arkaitzek zein 2008ko uztailaren bukaeran atxilotutako beste bederatzi lagunek, ordea, Guardia Zibilaren aurrean jasandako tratu txarrak eta torturak salatu zituzten

Arkaitz askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

2013/04/03

Getxoko Justizia Jauregiaren kontrako atentatu saiakeran Goikoetxea eta Cotanoren absoluzioa berretsi dute

Argazkian, "Epaiketa politikorik ez. Utzi bakean Euskal Herria" lelopean, 80 lagun inguru elkartu ziren apirilaren 12an arratsaldean Algortako Telletxe plazan, epaiketa salatzeko / cc-by Ukberri.net

Getxoko Justizia Jauregiaren kontrako atentatu saiakeraren auzian, Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarra eta Aitor Cotano Sinde gatibu algortarraren absoluzioa berretsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak, Fiskaltzak jarritako helegitea atzera botaz. Atzo eman zuten ezagutzera sententzia. Arkaitz eta Cotano absolbitu egin zituen 2012ko maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko 4. salak; tribunalaren ustez, "ez dagoelako akusatuen parte hartzea froga dezakeen oinarririk". Fiskalaren arabera, ordea, berak eskatutako frogek berretsi egingo lukete Cotanok egindako aitorpena. "Cotanok esan zuen Goikoetxea zela taldearen arduraduna eta berak eman zizkiela lehergailuak taldeko kideei; ondoren, hainbat kidek —Asier Borrero algortarra tartean— eta Cotanok berak lehergailuak jarri zituztela epaitegian", aipatu iturrien arabera. Epaiketan, ordea, bere aurkako froga bakarra, Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta zegoela egindako adierazpenak zirela onartu zuen tribunalak berak. Fiskaltzak 44 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen bakoitzarentzat.

Fiskalak aipatzen zuen froga zera zen: lehergailu gisa erabili zuten eltze batean aztarna bat topatu zutela, eta Borrerori dagokiola. Borrero momentu horretan ez zegoen epaituen artean, eta Auzitegi Nazionalak ez zuen froga hori onartu, defentsaren eskariz, argudiatu zuelako froga horrek ez ziela eragiten une horretan epaituak izaten ari zirenei.

Arkaitz eta Cotano askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

2013/02/21

Getxoko Justizia Jauregiaren kontrako atentatu saiakeragatik Arkaitz eta Cotano berriro epaitzeko eskatu du Auzitegi Goreneko fiskalak

Argazkian, "Epaiketa politikorik ez. Utzi bakean Euskal Herria" lelopean, 80 lagun inguru elkartu ziren 2012ko apirilaren 12an arratsaldean Algortako Telletxe plazan, epaiketa salatzeko / cc-by ukberri.net

Getxoko Justizia Jauregiaren kontrako atentatu saiakeraren auzian, Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarra eta Aitor Cotano Sinde gatibu algortarra berriz epaitzeko eskatu zuen, atzo (asteazkena) egindako bistan, Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalak, EFE albiste agentziak zabaldu duenez. Biak ala biak absolbitu egin zituen 2012ko maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko 4. salak; tribunalaren ustez, "ez dagoelako akusatuen parte hartzea froga dezakeen oinarririk". Fiskalaren arabera, ordea, berak eskatutako frogek berretsi egingo lukete Cotanok egindako aitorpena. "Cotanok esan zuen Goikoetxea zela taldearen arduraduna eta berak eman zizkiela lehergailuak taldeko kideei; ondoren, hainbat kidek —Asier Borrero algortarra tartean— eta Cotanok berak lehergailuak jarri zituztela epaitegian", aipatu iturrien arabera. Epaiketan, ordea, bere aurkako froga bakarra, Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta zegoela egindako adierazpenak zirela onartu zuen tribunalak berak. Fiskaltzak 44 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen bakoitzarentzat.

Fiskalak aipatzen duen froga zera da: lehergailu gisa erabili zuten eltze batean aztarna bat topatu zutela, eta Borrerori dagokiola. Borrero momentu horretan ez zegoen epaituen artean, eta Auzitegi Nazionalak ez zuen froga hori onartu, defentsaren eskariz, argudiatu zuelako froga horrek ez ziela eragiten une horretan epaituak izaten ari zirenei. 

Arkaitz eta Cotano askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

2012/10/18

Arkaitz Goikoetxearen gurasoen baserria berriro erasotu dute

Berriro ere Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarraren gurasoek Azkorrin duten baserriaren aurka jardun dute hainbat ezezagunek. Oraingo honetan, etxe alboko horman dagoen euskal preso eta iheslari politikoen aldeko muralaren gainean nazien svastika bi pintatu dituzte. Horiek margotzeko, abuztuaren 27an egindako pintaketetan erabilitako kolore bera baliatu dute erasotzaileek. Gauzak horrela, tipo berberak direla ziur daude Arkaitzen gurasoek. Amak esandakoaren arabera, atzo goizaldean egin zituzten. Hala ere, esan bezala, ez da azkenekoa izan Goikoetxea-Basabe familiaren baserriak jasan duen eraso bakarra. Abuztuko hartan "Aqui nazis" (Hemen naziak) zioen pintaketa bat egin zuten lursaileko kanpoko horman, sendi abertzalearen etxeko aterantz apuntatzen duen gezi batez lagunduta.

Lehen erasoa orain hamaika urte inguru pairatu zuten, negutegien oihalak kuter batez apurtu zizkietenean. Baina, 2009ko uztailaren 17an jazo zuten erasorik bortitzena. Ustez Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak baserria erretzen saiatu, Zigor semearen aurka heriotza mehatxuak margotu eta hainbat pintaketa burutu zituen. Auzokideei esker ez zuten etxea galdu, ingurukoek ur baldeez probokatutako sutea amatatzea lortu baitzuten. Eraso horiez gain, beste batzuk txikiagoak eta hainbat ertzain eta polizia nazionalek botatako irainak eta egindako jazarpenak ere gogoan ditu Goikoetxea-Basabe sendiak. Orain bi edo hiru hilabete, negutegiko zabor multzo bati su eman zion baten batek eta dena ertzainez bete zen. "Nondik eta Berangotik eztandaren bat entzun" zutela eta hots egin zietela zioten poliziek. Gauzak horrela, ertzainek sua amatatzeko eskatutako suhiltzaileen kamioiaren faktura ordaintzea berari egokitu zitzaion.

Utzi bakean Goikoetxea-Basabe sendia! 
Preso eta iheslariak herrira!

2012/09/18

Fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Patasentzat

Atzo hasitako epaiketan, torturapean egindako adierazpenak eta beste pertsona bati ustez atzemandako agiri batzuk besterik ez dute erakutsi Espainiako Auzitegi Nazionalean Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso algortarraren, Ana Paz haren bikotekide izandakoaren eta Iñaki Goioaga abokatuaren kontra egiteko, "Berria" egunkariak gaur zabaldu duenez. Fiskaltzak dio Huelvako espetxetik ihes egiteko saio bat prestatu zutela hiruren artean, eta espetxeratu egin nahi ditu: 16 urterako Goioaga, zortzirako Paz eta seirako Patas. Baina atzoko saioan ez zuen frogarik erakutsi ihesa hiruren artean prestatu zutela esateko. Lekuko gisa deklaratu duten bi guardia zibilek agerian utzi zuten, gainera, akusazioaren ahuldadea. Goioagaren eta Pazen kontra zergatik egin zuten galdetuta, "norbaitengan jarri behar genuen arreta", erantzun zuen haietako batek. Epaiketaren bigarren saioa izan da gaurkoa eta bihar jarraituko du.

Patas askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

2012/09/17

Huelvako espetxetik ihes egiten ez zela saiatu esan du Patasek

Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politiko algortarra, Ana Paz haren bikotekide ohia eta Iñaki Goioaga abokatuaren aurkako epaiketa hasi da Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2009an atxilotu zituzten, ustez bi urte lehenago Huelvako espetxetik ihesaldi bat prestatzea egotzita. Patas presoen kaiolatxotik atera dute deklaratzeko, han ez zuelako ezer entzuten, Berria.info agerkariak zabaldu duenez. Huelvako espetxetik ihes egiten ez zela saiatu esan du. Urte gutxi gelditzen zaizkiola zigorra betetzeko, eta laster ateratzea espero duela. Ana Pazek ere deklaratu du, eta esan du preso algortarrak ez ziola eman inoiz Goioagarentzako "ohar ezkuturik". Guardia Zibilak atxilotu zuenean torturatu egin zutela esan du, antsietatea izan zuela, eta derrigortu egin zutela ohar hori garraiatu zuela esatera. Goioagak abokatuen tokian eserita deklaratu du Jone Goizelaiaren galderei erantzunez. Esan du berak ez diola ETAren partez agindurik eman inoiz euskal presoei. Patasen abokatua dela eta haren defentsan aritu dela, baina ihesaldiei buruz ez dutela inoiz hitz egin. Atxilotu zutenean bere eskubidean urratu zirela ere salatu du. Galdeketek egin zizkiotela abokaturik gabe. Hasieran esan zuten Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra zela plana pentsatu eta prestatu zuena —2007an ez zegoen preso— baina Grande Marlaskak auzitik kanpo utzi zuen inkomunikaziotik atera orduko. Hala ere, Arkaitz Valdemoro espetxean daukate, Villenatik (Alacant) bertara eramanda, epaiketan lekuko gisa deklaratzeko.

Berria.info: Presoei inoiz ez diela ETAren agindurik eman esan du Goioagak

2012/09/16

Bihar eta etzi epaituko dute Patas Auzitegi Nazionalean

Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politiko algortarra irailaren 17 eta 18an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2007ko ustezko ihesaldi plan batean nahasita egotea egotzita.  Horren harira, lau lagun atxilotu zituzten 2009ko ekainean, horien artean Algortakoa ere den Inge Urrutia. Emakume gaztea libre utzi zuten handik egun batzuetara, kargurik gabe. 2011ko ekainean prozesamendu autoa zabaldu zuten Patas, Iñako Goioaga abokatu sestaoarra eta Ana Paz medikua, epaitzeko asmoarekin. Arkaitz Goikoetxea gatibu getxoztarra eta Igor Solana bilbotarra ere lotu zituzten hasiera batean ihes egiteko saiaketa horrekin, baina epaileek ez zuten prozesamendua zabaltzerakoan horrela ikusi eta ez zituzten prozesatu. Hala ere, Arkaitz Valdemoro espetxean daukate, Villenatik (Alacant) bertara eramanda, epaiketan lekuko gisa deklaratzeko.

Patas eta Arkaitz askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

2012/08/27

Arkaitz Goikoetxearen gurasoen baserrian pintaketak egin dituzte berriro ere

Iturria: Ukberri.net

Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarraren gurasoek Azkorrin duten baserriaren aurka jardun dute berriro ere hainbat ezezagunek. Gaur goizaldean, "Aqui nazis" (Hemen naziak) dioen pintaketa bat egin dute lursaileko kanpoko horman, sendi abertzalearen etxeko aterantz apuntatzen duen gezi batez lagunduta. Maite Basabek Ukberri.net-i adierazi dionez, berak eta senarrak goizean topatu dute margoa, baina txakurrak zaunka egin du goizaldean, 2ak edo 3ak aldera eta orduan egin dela uste dute. Horren berri eman dio Ertzaintzari Negurin egindako salaketan, baina, halere, ezer ez du espero Poliziarengandik. 2009ko uztailaren 17an, ustez Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak baserria erretzen saiatu, Zigor semearen aurka heriotza mehatxuak margotu eta hainbat pintaketa burutu zituen. Orduan ere, Ertzaintzaren aurrean salatu zuen gertatutakoa, baina handik aurrera ez du albisterik izan, nahiz eta Guardia Zibilak FyTko bost kide 2009ko urriaren 23an atxilotu zituen. Gaur, ordea, ertzainek txostenerako argazkiak egin eta salaketa idazteaz gain, pintaketaren ondoan familiak aspaldi egin zuen presoen aldeko murala ezabatzea besterik ez diotela proposatu kexatu da baserritarra. Basabe bere sendiak pairatzen duen jazarpenaz "nazkatuta" dago.

2012/07/15

Cotano eta Arkaitz errugabe direla onartu du Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Nazionalari arrazoia kendu eta Arkaitz Goikoetxea zein Aitor Cotano gazteak absolbitu ditu Gorenak, Abrako itsas-erret klubaren aurkako balizko atentatu saiakeraren auzian. Auzitegi Nazionalak bi gazteen errugabetasun presuntzioa urratu zuela iritzi dio Gorenak. Getxoztarrari eta algortarrari zortzina urteko espetxe zigorra ezarri zieten pasa den azaroan, 2008an Areetako aipatu klubaren aurka saiatu zirelakoan. Auto berean, Iñigo Gutierrez absolbitu zuten. Guti aske usteko arrazoia, hain zuzen ere, bere buruaren aurkako deklarazioak inkomunikazio egoeran sinatu zituela eta hori froga bakarra zela izan zen. Cotanoren defentsak ekainean aurkeztu zuen helegitea Gorenean eta horrek arrazoia eman dio, baita Arkaitzi ere. Hala ere, espetxean jarraituko dute biek, beste auzi batzuk direla eta. Bestalde, Cotanoren tortura salaketa ez dute aintzat hartu.

Cotano eta Arkaitz askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

2012/06/01

Arkaitz eta Cotanoren absoluzioa errekurrituko du Fiskaltzak

Argazkian, "Epaiketa politikorik ez. Utzi bakean Euskal Herria" lelopean, 80 lagun inguru elkartu ziren apirilaren 12an arratsaldean Algortako Telletxe plazan, epaiketa salatzeko / cc-by ukberri.net

Getxoko Justizia Jauregiaren kontrako atentatu saiakeraren auzian, Arkaitz Goikoetxea preso politiko getxoztarra eta Aitor Cotano gatibu algortarra absolbitu ditu orain gutxi Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko 4. salak. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek osatutako tribunalaren ustez, "ez dago akusatuen parte hartzea froga dezakeen oinarririk". Fiskaltzak, ordea, aipatu erabakia errekurritzea erabaki du, aipatu magistratuek "oker bat" egin dutelakoan. Goikoetxea eta Cotano apirilaren erdialdean epaitu zituzten aipatu auziagatik. Getxoko Justizia Jauregiaren kontrako atentatu saiakera egotzita, bakoitzarentzat 44 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Baita 40.000 euroko kalte ordaina ere, lehergailuen indargabetze lanetan artezilarietako bat zauritu zelako.

Arkaitz eta Cotano askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

2012/05/15

Arkaitz eta Gutirentzat 675 urteko espetxe zigorra eskatu dute

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 675 urteko espetxe zigorra eskatu du Arkaitz Goikoetxea getxoztarrarentzat, Iñigo Gutierrez algortarrarentzat eta Jurdan Martitegi durangarrarentzat. Behin behineko akusazio txostenean, hilketa saiakuntza 33 delitu egotzi dizkie Carlos Bautista fiskalak, ETA erakunde armatuak Calahorrako (Errioxa) Guardia Zibilaren kuartelaren aurka bonba furgonetarekin egindako atentatuagatik. 

Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Aitor Cotano zein Mikel Saratxo getxoztarrak eta beste 5 lagun ere 2008ko uztailaren 22an atxilotu zituen Guardia Zibilak; Bilbon, Algortan, Elorrion, Galizian eta Malagan egindako operazioan, Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea leporatuta. Bi egun geroago Inge Urrutia algortarra harrapatu zuten eta handik hiru egunera aske utzi, Adur Aristegi eta Libe Agirre elorrioarrekin batera, 12.000 euroko fidantza ordaintzeko baldintzapean. Saratxo urte horretako urriaren 31n libre geratu zen. Guztiek torturak salatu zituzten. Ordutik aurrera hainbat epaiketari egin behar aurre egin behar izan diote Arkaitzek eta Gutik.

2012/05/02

Arkaitz Goikoetxea eta Iñigo Otazuaren urtebetetzeak. Zorionak!

Arkaitz Goikoetxea Basabe Getxoko preso politikoak urteak egingo ditu ostiralean, maiatzaren 4an. Iñigo Otazua Urresti "Oti" Algortako preso politikoak datorren astelehenean, maiatzaren 7an.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera beren konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Arkaitz. Zorionak Oti. Eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Arkaitz Goikoetxea Basabe
C.P. Alicante II
03.400 Villena (Alicante)

Iñigo Otazua Urresti
C.P. Topas
33.799 Topas (Salamanca)

Arkaitz eta Oti askatu!
Preso guztiak herrira!

2012/01/05

Arkaitz Goikoetxeari 72 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarrari 72 urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2007ko abuztuaren 24an Guardia Zibilaren Durangoko kuartelaren aurkako atentatuan parte hartzea egotzita. Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz-Polanco eta Clara Eugenia Bayarri magistratuek osatutako epaimahaiak "frogatutzat" jo dute Azkorrikoa atentatuan parte hartu zuela, erabilitako Seat Ibiza autoaren "buru-euskarrian bere DNA aztarnak agertu zirelako". "Zorionez, suak ez zituen hondatu, leherketak kanpora jaurti zituelako", diotenez. Fiskaltzak 79 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Arkaitzentzat, abenduaren 12an egindako epaiketan. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ordea, behin eta berriro salatu egin du torturan oinarritutako beste epaiketa baten aurrean gaudela, hots, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela. 

Baltasar Garzon epaileari berari, Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzi-mediku bati eta bi guardia zibili kereila jarri zieten 2008ko uztailaren 22ko polizia operazioan atxilotutakoen senideek. Magistratuari torturak saihesteko protokoloa bete ez eta torturak ahalbidetu izana leporatu zioten. Auzitegi Gorenak, ordea, atzera bota egin du kereila. Besteak beste, Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak atzeman zituzten aipatu polizia operazioan. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) beraien lekukotasunak erabili ditu "Tortura Euskal Herrian" dokumentala egiteko. 

Condenan a 72 años a Goikoetxea por atentar contra la casa cuartel de Durango (Europa Press)

2011/12/12

Arkaitz Goikoetxearentzat 79 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak

Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra epaitu dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2007ko abuztuaren 24an Guardia Zibilaren Durangoko kuartelaren aurkako atentatuan parte hartzea egotzita. Azkorriko mutilaren kontrako 79 urteko zigor eskaera mantendu du Fiskaltzak. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ordea, behin eta berriro salatu egin du torturan oinarritutako beste epaiketa baten aurrean gaudela, hots, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela. Baltasar Garzon epaileari berari, Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzi-mediku bati eta bi guardia zibili kereila jarri zieten 2008ko uztailaren 22ko polizia operazioan atxilotutakoen senideek. Magistratuari torturak saihesteko protokoloa bete ez eta torturak ahalbidetu izana leporatu zioten. Auzitegi Gorenak, ordea, atzera bota egin du kereila. Besteak beste, Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak atzeman zituzten aipatu polizia operazioan. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) beraien lekukotasunak erabili ditu "Tortura Euskal Herrian" dokumentala egiteko. 

2011/12/09

Arkaitz Goikoetxea epaituko dute astelehenean Auzitegi Nazionalean

Arkaitz Goikoetxea getxoztarra berriro espaituko dute astelehen honetan, abenduak 12, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Torturan oinarritutako epaiketa berri bat izango da. Kasu honen inguruan bideo bat ere zabaldu da azken egunotan. 2008ko uztailean Bizkaian burututako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Garzonen protokoloa aplikatu zieten. Bertan, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean, atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi hartu zituzten, non atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen diren pasilloetan gora eta behera. Polizia operazio horretan atzeman zituzten Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak. Atxiloketa horietatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin du azken hilabeteotan Torturaren Aurkako Taldeak (TAT), bertan ziegetako irudiak eta epaiketakoak agertzen direlarik, besteak beste.

2011/11/30

Getxoko hainbat lagunen kasuak aztertzen dira Torturaren Aurkoko Taldearen dokumental berrian


2008ko uztailean Bizkaian burututako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Garzonen protokoloa aplikatu zieten. Bertan, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean, atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi hartu zituzten, non atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen diren pasilloetan gora eta behera. Polizia operazio horretan atzeman zituzten Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak. Atxiloketa horietatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin du azken hilabeteotan Torturaren Aurkako Taldeak (TAT), bertan ziegetako irudiak eta epaiketakoak agertzen direlarik, besteak beste. Honekin batera hainbat elkarrizketa grabatu dituzte, torturaren errealitatea aztertuz ikuspegi ezberdinetatik. Dokumentala espainolez egin dute eta azpitituluak jarri dizkiote euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Amaitua dago jada, eta larunbat honetan botako dute lehenengo aldiz Bilbon, 11:30ean, Bilborock aretoan, eta aurrerapena sarean jarri du TATek.

2011/11/18

Auzitegi Gorenak Guti eta Kotano absolbitu eta Arkaren kontrako 515 urteko espetxe zigorra berretsi egin du

Argazkian, azken ostiraleko elkarretaratzea Algortan.
Espainiako Auzitegi Gorenak Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez gazte algortarrak absolbitu ditu Legutioko Guardia Zibilaren kuartel-etxearen kontrako atentatuaz. Arkaitz Goikoetxearen kasuan, berriz, berretsi du iaz Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako 515 urteko espetxe zigorra. Gorenak pasa den urriaren 18an sinatu zuen epaia, nahiz eta atzo iluntzera arte ez zen zabaldu. Autoan, magistratuek onartzen dute Auzitegi Nazionaleko epaia Poliziaren aurrean inkomunikaturik zeudela egindako deklarazioetan oinarritzen dela eta horiek "kargu-froga gisa baloratu ezin" direla, auziperatuek emandako datuak okerrak edota "ezezagunak ez zirenean", gainera. Horri jarraiki absolbitu dituzte Kotano eta Guti. Atzo jakinarazitako beste sententzian, ordea, inkomunikazioan sinatutako deklarazioak nahikotzat hartu ditu Auzitegi Nazionalak, Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezartzeko, Abrako itsas-erret klubaren kontrako atentatu saiakeran.

2011/11/17

Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diete

Argazkian, urriko azken ostiraleko elkarretaratzea.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penaleko Hirugarren Aretoak zortzi urteko espetxe zigor bana jarri die Arkaitz Goikoetxea gazte getxoztarrari eta Aitor Cotano algortarrari. Iñigo Gutierrez algortarra, berriz, absolbitu egin dute. Magistratuek baztertu dituzte akusatuen tortura salaketak eta babestu dute guardia zibilek akusatuen ziegetan bideoak grabatu ez izana "auziperatuen intimitatea gordetzeko". Hartara, inkomunikazioan sinarazitako deklarazioak baliatu dituzte Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezartzeko.

Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.

2011/11/08

Zigor eskaera bikoiztu egin diete Arka, Guti eta Kotanori

Argazkian, urriko azken ostiraleko elkarretaratzea.

Joan den ostiraleko (azaroak  4) elkarretaratzean jakin genuen Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 16 urteko espetxe zigorra jartzea eskatu duela Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Hasiera batean, 8 urte baino ez zituen eskatzen. Aipatu egunera arte egindako epaiketan, beraien abokatuen galderei baino ez zieten erantzun hiru gazte algortarrek, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela esateko. Horixe bera salatu zuten dozenaka lagunek Algortako Telletxe plazan egindako kontzentrazioan.

Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.