Showing posts with label Kotano. Show all posts
Showing posts with label Kotano. Show all posts

2011/11/18

Auzitegi Gorenak Guti eta Kotano absolbitu eta Arkaren kontrako 515 urteko espetxe zigorra berretsi egin du

Argazkian, azken ostiraleko elkarretaratzea Algortan.
Espainiako Auzitegi Gorenak Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez gazte algortarrak absolbitu ditu Legutioko Guardia Zibilaren kuartel-etxearen kontrako atentatuaz. Arkaitz Goikoetxearen kasuan, berriz, berretsi du iaz Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako 515 urteko espetxe zigorra. Gorenak pasa den urriaren 18an sinatu zuen epaia, nahiz eta atzo iluntzera arte ez zen zabaldu. Autoan, magistratuek onartzen dute Auzitegi Nazionaleko epaia Poliziaren aurrean inkomunikaturik zeudela egindako deklarazioetan oinarritzen dela eta horiek "kargu-froga gisa baloratu ezin" direla, auziperatuek emandako datuak okerrak edota "ezezagunak ez zirenean", gainera. Horri jarraiki absolbitu dituzte Kotano eta Guti. Atzo jakinarazitako beste sententzian, ordea, inkomunikazioan sinatutako deklarazioak nahikotzat hartu ditu Auzitegi Nazionalak, Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezartzeko, Abrako itsas-erret klubaren kontrako atentatu saiakeran.

2011/11/17

Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diete

Argazkian, urriko azken ostiraleko elkarretaratzea.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penaleko Hirugarren Aretoak zortzi urteko espetxe zigor bana jarri die Arkaitz Goikoetxea gazte getxoztarrari eta Aitor Cotano algortarrari. Iñigo Gutierrez algortarra, berriz, absolbitu egin dute. Magistratuek baztertu dituzte akusatuen tortura salaketak eta babestu dute guardia zibilek akusatuen ziegetan bideoak grabatu ez izana "auziperatuen intimitatea gordetzeko". Hartara, inkomunikazioan sinarazitako deklarazioak baliatu dituzte Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezartzeko.

Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.

2011/11/08

Zigor eskaera bikoiztu egin diete Arka, Guti eta Kotanori

Argazkian, urriko azken ostiraleko elkarretaratzea.

Joan den ostiraleko (azaroak  4) elkarretaratzean jakin genuen Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 16 urteko espetxe zigorra jartzea eskatu duela Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Hasiera batean, 8 urte baino ez zituen eskatzen. Aipatu egunera arte egindako epaiketan, beraien abokatuen galderei baino ez zieten erantzun hiru gazte algortarrek, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela esateko. Horixe bera salatu zuten dozenaka lagunek Algortako Telletxe plazan egindako kontzentrazioan.

Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.

2011/10/26

Torturan oinarritutako beste epaiketa bat

Egilea: Etengabe

Azaroaren 2, 3 eta 4an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotano getxoztarrak. Fiskalak 8 urteko espetxe zigorra eskatzen du hirurontzat, Getxon poliziak aurkitu zuen leherkariz betetako garagardo kupela beraiena zela egotzita. Akusazio hori, ordea, inkomunikazioan egindako torturez sinarazitako deklarazioan oinarritzen da soilik.

Espainiako Auzitegi Nazionalak tortura balioetsi egin du bere hasieratik, eta Auzitegi hori desegiteaz gain, gaur egunean Auzitegi horrek ezarritako zigor guztiak baliogabetzea eskatu behar dugu.

Iñaki Egañak "Amnistia" artikuluan esan bezala: “Ha llegado la hora de pedir también la anulación de los juicios de la Audiencia Nacional, al igual que se solicita los de sus predecesores. Un tribunal especial, por esencia, está diseñado para castigar y, por tanto, rompe con el primer precepto de la justicia: imparcialidad. La Audiencia Nacional jamás ha sido imparcial. Ha formado parte de ese entramado ideológico, coercitivo, vengativo y punitivo.”

Aski da!
Torturarik ez!
Epaiketa politikorik ez!
Espainiako Auzitegi Nazionala STOP!
Euskal presoak Euskal Herrira!
Amnistia eta askatasuna!