2011/11/18

Auzitegi Gorenak Guti eta Kotano absolbitu eta Arkaren kontrako 515 urteko espetxe zigorra berretsi egin du

Argazkian, azken ostiraleko elkarretaratzea Algortan.
Espainiako Auzitegi Gorenak Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez gazte algortarrak absolbitu ditu Legutioko Guardia Zibilaren kuartel-etxearen kontrako atentatuaz. Arkaitz Goikoetxearen kasuan, berriz, berretsi du iaz Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako 515 urteko espetxe zigorra. Gorenak pasa den urriaren 18an sinatu zuen epaia, nahiz eta atzo iluntzera arte ez zen zabaldu. Autoan, magistratuek onartzen dute Auzitegi Nazionaleko epaia Poliziaren aurrean inkomunikaturik zeudela egindako deklarazioetan oinarritzen dela eta horiek "kargu-froga gisa baloratu ezin" direla, auziperatuek emandako datuak okerrak edota "ezezagunak ez zirenean", gainera. Horri jarraiki absolbitu dituzte Kotano eta Guti. Atzo jakinarazitako beste sententzian, ordea, inkomunikazioan sinatutako deklarazioak nahikotzat hartu ditu Auzitegi Nazionalak, Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezartzeko, Abrako itsas-erret klubaren kontrako atentatu saiakeran.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.