Showing posts with label epaiketak. Show all posts
Showing posts with label epaiketak. Show all posts

2013/09/25

Iraileko Azken ostirala: "Jose Luis eta Maite libre! Epaiketa politikorik ez!"

2013-iraila-azkenostirala-algorta

Algortako Herrira bilgunearen gonbitea onartuz, Libre Getxon ekimenak luzatu du kontzentraziorako deialdia. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Telletxe plazan.

Libre Egunera joateko autobusak izango dira eskualdean

Datorren urriaren 14tik aurrera, Xabier de la Maza Peña gazte gorliztarra epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean beste 39 neska-mutilekin batera. Bakoitzarentzat seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak, Segi gazte erakunde ilegalizatutako kideak izatea egotzita. Horretaz gain, urriaren 17an abiatuko dute "herriko tabernen" auzia: 36 akusatuen artean dira Jose Luis Franco eta Maite Amezaga algortarrak eta Izaskun Barbarias urduliztarra. Hainbat urtez Getxoko Udalean lan egin eta PPk bertatik kaleratu nahi izan zuen Sabin del Bado sondikarra ere auziperatuta dago sumario honetan. 

Igande honetan, irailak 29, Libre Eguna egingo dute Lekeition, urrian hasiko diren makroepaiketetan auziperatutakoak antolatuta. Bertara joateko, eskualdetik autobusak izango dira: besteak beste, goizeko 9etan aterako da Algortako Telletxe kaletik eta 20:30ean bueltatuko da Lekeitiotik. Abian kultur Elkartean izena eman daiteke. 

Jose Luis, Maite eta beste guztiak libre!
Epaiketa politikorik ez!

Eman zure atxikimendua libre.epaiketarikez.org webgunean.
Libre Getxon ekimenaren webgunea:  libregetxon.wordpress.com

joseluis-maite-libre

2011/11/08

Zigor eskaera bikoiztu egin diete Arka, Guti eta Kotanori

Argazkian, urriko azken ostiraleko elkarretaratzea.

Joan den ostiraleko (azaroak  4) elkarretaratzean jakin genuen Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 16 urteko espetxe zigorra jartzea eskatu duela Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Hasiera batean, 8 urte baino ez zituen eskatzen. Aipatu egunera arte egindako epaiketan, beraien abokatuen galderei baino ez zieten erantzun hiru gazte algortarrek, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela esateko. Horixe bera salatu zuten dozenaka lagunek Algortako Telletxe plazan egindako kontzentrazioan.

Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.

2011/10/28

Torturan oinarritutako epaiketarik ez!

Argazkia: Etengabe

Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 225 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortako Telletxe plazan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. San Nikolas ikastolako langileek egin dute oraingo honetan hileko azken ostiraleko kontzentraziorako deialdia. Izan ere, urriaren 22an bete zen urtea Espainiako Polizia Nazionalak beraien lankide Imanol Beristain atxilotu zuela. Euskal errepresaliatuekiko elkartasuna adierazten duen kinkea irailean epaitutako Uribe Kostako 11 gazteen eskutik jaso dute ikastolako langileek. Hain zuzen ere, hilabete honetan bertan eman du ezagutzera Espainiako Auzitegi Nazionalak horien aurkako sententzia: mutiletatik 9 absolbitu, baina Josu Rodriguez eta Mikel de Gregorio algortarrei 4 urteko espetxe zigorra jarri diete. Auzitegi Nazionalak berriro ere tortura balioetsi du. Gazte bien kasuan, torturaz eragindako informazioaz baliatu izanari balio juridikoa eman dio, horien bitartez, hainbat akusazio-elementu aurkitu bide zutelako. Algortako hiru preso gaztek azaroaren hasieran izango duten epaiketa testuinguru berean kokatzen dugu: Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 24 urteko espetxe zigorra eskatzeraino heldu dira, Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txarren ondorioz ateratako autoinkulpazioetan oinarrituta" Epaiketa berri hori salatzeko, azaroaren 4an elkarretaratzea izango da Telletxen, 20:00etatik aurrera. Ildo berean, berean, Jone Lozanori Lyon-Corbaseko kartzelariek emandako jipoia salatu nahi dugu.