Argazkia: Etengabe
Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 225 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortako Telletxe plazan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. San Nikolas ikastolako langileek egin dute oraingo honetan hileko azken ostiraleko kontzentraziorako deialdia. Izan ere, urriaren 22an bete zen urtea Espainiako Polizia Nazionalak beraien lankide Imanol Beristain atxilotu zuela. Euskal errepresaliatuekiko elkartasuna adierazten duen kinkea irailean epaitutako Uribe Kostako 11 gazteen eskutik jaso dute ikastolako langileek. Hain zuzen ere, hilabete honetan bertan eman du ezagutzera Espainiako Auzitegi Nazionalak horien aurkako sententzia: mutiletatik 9 absolbitu, baina Josu Rodriguez eta Mikel de Gregorio algortarrei 4 urteko espetxe zigorra jarri diete. Auzitegi Nazionalak berriro ere tortura balioetsi du. Gazte bien kasuan, torturaz eragindako informazioaz baliatu izanari balio juridikoa eman dio, horien bitartez, hainbat akusazio-elementu aurkitu bide zutelako. Algortako hiru preso gaztek azaroaren hasieran izango duten epaiketa testuinguru berean kokatzen dugu: Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 24 urteko espetxe zigorra eskatzeraino heldu dira, Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txarren ondorioz ateratako autoinkulpazioetan oinarrituta" Epaiketa berri hori salatzeko, azaroaren 4an elkarretaratzea izango da Telletxen, 20:00etatik aurrera. Ildo berean, berean, Jone Lozanori Lyon-Corbaseko kartzelariek emandako jipoia salatu nahi dugu.
Audientzia Nazionala gerra auzitegi bat dela argi esan nagi dugu. Konponbide garai berri honetan, mota honetako epaiketak lekuz kanpo daudela ulertzen dugu eta, epaiketari gaitzespena eta atxilotu zein senideei elkartasuna adierazteko, azaroaren 4an, ostirala, 20:00etan, Telletxen egingo den elkarretaratzera deitzen zaituztegu. Bitartean, udara arte egin bezala, Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak, presoen eskubideen babesa herriari berari dagokiolako. Euskal preso eta errepresaliatu politikoen eskubideak babesteko konpromisoa adierazten duen kinkea eragile batetik bestera igaroko da hilabete bakoitzeko azken ostiralean, hurrengo deialdia iritsi arte. Tartean, hilabete oso bat izango du dagokion elkarteak, horren alde lan egiteko.
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.
Eskubide guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira!
Kondena bete duten PRESOAK KALERA! 3/4ak bete dituzten PRESOAK KALERA! Bizi arteko doktrina indargabetu!
Gaixotasun larriak dituzten PRESOAK KALERA!
Isolamendu eta bakartzearekin amaitu!
Kondena bete duten PRESOAK KALERA! 3/4ak bete dituzten PRESOAK KALERA! Bizi arteko doktrina indargabetu!
Gaixotasun larriak dituzten PRESOAK KALERA!
Isolamendu eta bakartzearekin amaitu!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.