Larunbat honetan, ekainak 2, egingo zaie ongi etorri ekitaldia Iker Beristain eta Gotzon Alcalderi. Ekitaldia 13:00etan izango da Tellagorri plazan. Eta ondoren bazkaria egongo da. Txartelak ohiko lekuetan: 10 euro (aurretik erosi).
Showing posts with label iker beristain. Show all posts
Showing posts with label iker beristain. Show all posts
2012/05/31
2012/04/22
Herrian bat gehiago! Ongi etorri Beris!
Ostiraleko 21:00etan irten zen Iker Beristain Soto del Realgo espetxetik. Fidantzarik gabe kaleratu da, oraindik kolaborazio karguak mantentzen badizkiote ere. Espetxeko atarian zain zituen etxekoak eta lagunak, eta Euskal Herriko bidea hartu zuten, lehen besarkada eta musuen ostean. Algortara, larunbat goizaldeko 01:30ak aldera iritsi ziren. Herrian ere 200 lagun inguru zituen zain, eta bengala gorrien artean sartu zen auto karabana luzea jende artera, guztien txaloen eta oihuen artean. Besarkadak, malkoak, irriak, lagunak, kartzelan izandako kideak… denak elkartu ziren Berisi harrera egin eta kaleko lehen une horietako berotasuna emateko. Loreak eskaini zizkioten, aurreskua, bertsolariek adarra jo, bere determinazioa goraipatu, kartzelan gelditu direnak gogoratu eta… surf taula berria eskaini ere egin zioten.
2012/04/20
Beris gaur askatuko dute
Frantzian ezarritako kartzela zigorra bete ostean, Iker Beristain preso politiko algortarra martxoaren 8an eraman zuten Espainiara, eta Soto del Real espetxera sartu zuten. Hurrengo egunean epailearen aurrera eraman ostean, berriro eraman zuten Soto del Realera. Ordutik bertan izan dute, epailearen erabakiaren zain. Orain gutxi jakin dugunez, gaur askatuko dute Beris. Hala ere, oraindik ez dakigu zein ordutan izango den; ezta Algortara noiz iritsiko den ere.
Ongi etorri Beris!
Preso eta iheslariak herrira!
2012/03/11
Iker Beristain Soto del Realen daukate epailearen erabakiaren zain
Argazkian, Iker Beristain ostegunean aireportuan / © Espainiako Barne Ministerioa.
Iker Beristain algortarra ostegunean eraman zuten Espainiara Ainhoa Garciarekin batera, eta Soto del Real espetxera sartu zituzten. Ostiralean epailearen aurrera eraman ostean, berriro eraman zituzten Soto del Realera. Oraintxe bertan dauzkate, epailearen erabakiaren zain. Abokatuak Iker libre jartzea eskatu du leporatu nahi diotena Frantziako espetxeetan dagoeneko beteta duelako eta inkomunikazioan torturapean sinarazitako deklarazioek inor zigortzeko balio juridikorik ez dutelako, Auzitegi Gorenak hainbat sententzietan esan bezala.
Iker eta Ainhoa askatu!
Preso guztiak herrira!
Euskal Herriak askatasuna behar du!
2012/03/09
Iker Beristain Frantziatik Espainiara eraman dute
2012/03/06
Iker Beristain preso algortarra ostegunean jarriko dute Espainiako agintarien esku
Iker Beristain Gutierrez algortarrari euroagindua aplikatzea erabaki zuten otsailaren 23an Frantziako tribunalek. Bada, ostegun honetan utziko dute Espainiako agintarien esku eta ostiralean igaroko da Auzitegi Nazionaletik. Bertoko epaileek erabaki beharko dute Beris libre utzi edo espetxean sartuko duten. Algortarrari "ETAri laguntzea" leporatu nahi diote, "erakunde armatuko kidea izatea" ezin diotelako jada egotzi. Dagoeneko espetxe zigorra bete du delitu horregatik, Frantziako kartzeletan.
Euroagindurik ez!
Iker askatu!
Euskal Herriak askatasuna behar du!
Etiketak:
auzitegi nazionala,
espainia,
euroagindua,
frantzia,
iker beristain
2012/02/23
Iker Beristaini euroagindua aplikatu eta Auzitegi Nazionalera eramango dute
Gaur bertan egindako bistan Frantziako tribunalek Iker Beristain algortarrari euroagindua aplikatu eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku uztea erabaki dute. 13 eguneko epearen barruan eraman behar dute Madrilera. ETAri laguntzea egozten diote Frantzian, erakunde armatuko kide izateagatik epaitu, kondenatu eta zigorra osorik bete duen arren; eta, gainera, inkomunikazioan torturapean atxilotu bati sinarazitako deklarazioan oinarrituta, besterik gabe.
Euroagindurik ez!
Iker Beristain herrira!
Amnistia eta askatasuna!
Etiketak:
auzitegi nazionala,
espainia,
euroagindua,
frantzia,
iker beristain
2012/02/13
Hilaren 23an erabakiko dute Iker Beristain preso algortarraren kontrako euroagindu eskaera
Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrak Frantzian ezarritako espetxe zigorra otsailaren 4an bukatu bazuen ere, hilaren 23ra arte luzatu diote kartzelako egonaldia. Izan ere, Espainiako Gobernuak eskatutako agindua erabakitzeko hilaren 2an egiteko zen bista berriro atzeratu egin zen, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak bidali beharreko paperak Frantziako epaitegira iritsi ez zirelako. Horren aurrean, ez zegoen garbi zer egingo zuten, espetxe zigorra 4an amaituko zuelako, baina Frantziako tribunalak erabaki zuen preso atxikitzea paper horiek iritsi artean. Ikerren protestaren aurrean justiziaren kontuak batzuetan horrelakoak direla esan zioten. Eta orain, itxuraz paper horiek eskuratu ostean, euroaginduaren bista hilaren 23n egingo dela jakinarazi diote. Hartara, erabakia berehala gauzatuko da, arestian esan bezala espetxe zigorra dagoeneko amaituta daukalako, eta euroagindua aplikatu eta Madrilera eraman edo mugan libre utzi beharko dute, ezarritako zigorraren barruan zigorra amaitzerakoan Frantziatik kanporatzea ere erabaki zutelako.
Iker Beristain herrira!
Amnistia eta askatasuna!
2012/01/26
Iker Beristainek otsailaren 4an amaituko du Frantziak ezarritako espetxe zigorra
Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrak otsailaren 4an amaituko du Frantziako espetxeetan betetzen ari den zigorra. Izan ere, dagozkion murrizketa batzuen kariaz aurreratu egin diote kondena amaitzeko eguna. Dena dela, Espainiako Gobernuak egindako euroaginduaren eskaera otsailaren 2an aztertuko dute Frantziako tribunalek. Hasiera batean urtarrilaren 19an egitekoa zen, baina Espainiako agintariek euroagindua aplikatzea eskatu zuten aldi berean ETAko kide izate eta kolaborazioagatik. Eta horrela egiterik ez dagoenez, bista atzeratu eta azkenean otsailaren 2an izango da. Hartara, Frantziako espetxe zigorra otsailaren 4an amaitu arren, oraindik ezin dugu ziur esan zer gertatuko den.
Euroagindurik EZ!
Euskal presoak etxera!
Amnistia eta askatasuna!
Etiketak:
auzitegi nazionala,
espetxea,
euroagindua,
frantzia,
iker beristain
2012/01/18
Iker Beristainen urtebetetzea. Zorionak!
Iker Beristain euskal preso politikoaren urtebetetzea izango da ostiralean, urtarrilak 20.
Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi honi zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.
Zorionak Iker eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!
Euroagindua
Espainiako Gobernuak eskatutako euroaginduaren bista bihar egingo da Frantziako auzitegian.
Helbidea:
Iker Beristain Gutierrez
71992
Maison d’arrêt
17 rue du Chouiney
B.P. 109
33173 Gradignan Cedex
Euroagindurik EZ!
Euskal presoak etxera!
Amnistia eta askatasuna!
2012/01/12
Iker Beristainen aurkako euroagindua eskatu du Espainiako Gobernuak
Argazkia: cc-pd Etengabe.
Helbidea:
Iker Beristain Gutierrez
71992
Maison d’arrêt
17 rue du Chouiney
B.P. 109
33173 Gradignan Cedex
Euroagindurik EZ!
Euskal presoak etxera!
Amnistia eta askatasuna!
Iker Beristain mittardean sartu zuten aurreko astean, baina gerora mittardetik atera eta Gradingnan espetxean diren gainerako euskal preso politikoekin batera prebentiboen modulora bueltatu dute. Horixe bera jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Mugimenduak, Etengabe bitakoraren bitartez. Izan ere, Espainiako Gobernuak Ikerren aurkako euroagindua aplikatzea eskatu du, eta, hartara, kondenatuen moduloan eduki barik, prebentiboen modulora eraman dute. Neurri honekin, Frantziako Gobernuak erabaki beharko du espetxe zigorra betetzen duenean (ekainaren inguruan amaituko duela espero da) Espainiako agintarien eskuetan utziko duen edo, besterik gabe, Frantziatik kanpora bidaliko duten, printzipioz Espainiara.
Helbidea:
Iker Beristain Gutierrez
71992
Maison d’arrêt
17 rue du Chouiney
B.P. 109
33173 Gradignan Cedex
Euroagindurik EZ!
Euskal presoak etxera!
Amnistia eta askatasuna!
2012/01/04
Iker Beristain zigor ziegan isolatuta daukate
Argazkia: cc-pd Etengabe
Iker Beristain preso politiko algortarra Frantziako Gradignan espetxeko zigor ziegan sartu dute, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Hasiera batean, kondenatuen modulura eraman nahi izan dute. Bertan euskal preso politiko bakarra izango zenez, bakartzearen kontrako protesta gisa, uko egin dio eta mittard-ean sartu dute. Berarekin batera Gradignan espetxean beste bi euskal preso politiko dauzkate: Arkaitz Agirregabiria del Barrio eta Zuhaitz Errasti Goiti. Prebentibo egoeran daude, eta horren berri izatean protesta egin eta beraiek ere mittard-ean sartu dituzte.
Iker Beristain Gutierrez
71992
Maison d’arrêt
17 rue du Chouiney
B.P. 109
33173 Gradignan Cedex
Aski da!
Euskal presoak etxera!
Amnistia eta askatasuna!
Etiketak:
espetxea,
frantzia,
gradignan,
iker beristain,
isolamendua,
mitard
2011/12/19
Sei urteko espetxe zigorra ezarri diote Iker Beristaini
Argazkia: cc-pd Etengabe.
Parisko Auzitegi Korrekzionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio Iker Beristain preso politiko algortarrari eta bost urtekoa Liher Rodriguez lekeitiarrari. “Terrorismoa” eragitea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta zigortu dituzte, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Zigorra bete ondoren Frantzian sartzeko debekua ere ezarri diete, eta 3.000 euroko kalte-ordaina. Biak 2007ko uztailaren 2an atxilotu zituzten Parisen inguruan, eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten. Azaroaren 17 eta 18an epaitu zituzten. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, "kartzelan betetako denbora kontutan hartuta, Ikerrek 2012ko ekainerako amaitu dezake Frantzian ezarritako espetxe zigorra". Sententziaren arabera, horren ostean Espainara eramango dute.
Etiketak:
epaiketa,
espetxea,
estradizioa,
frantzia,
iker beristain,
paris
2011/11/20
Iker Beristainentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute
Argazkia: cc-pd Etengabe.
Ostiralean Parisen amaitu zen epaiketan fiskalak 7 urte eskatu ditu Iker Beristain algortarrarentzat, eta 6 urte Liher Rodriguez lekeitiarrarentzat. Biak ala biak 2007ko uztailaren 2an atxilotu zituzten Saint Thibault-des-Vignesen (Parisetik gertu, 30 bat kilometrotara ekialderantz), eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten. Ostiralean bertan 140 lagun inguru elkarretaratu ziren Telletxen, epaiketa politikoa salatu eta lagun bien askatasuna aldarrikatzeko.
Epaiketa politiko gehiagorik ez!
Konponbide garaia da!
Etiketak:
epaiketa,
epaiketa politikoa,
frantzia,
iker beristain,
paris
2011/11/16
Iker Beristain epaituko dute bihar eta etzi Parisen
Iker Beristain euskal preso politikoa azaroaren 17 eta 18an epaituko dute Parisen, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Hori dela eta, ostiralean, mobilizazioa izango da, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Epaiketa politiko gehiagorik ez!
Konponbide garaia da!
2011/11/08
Iker Beristain epaituko dute azaroaren 17 eta 18an Parisen
Iker Beristain euskal preso politikoa azaroaren 17 eta 18an epaituko dute Parisen, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Hori dela eta, ostiral horretan, hilak 18, mobilizazioa izango da, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Epaiketa politiko gehiagorik ez!
Konponbide garaia da!
2011/10/29
2011/10/28
Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Argazkia: Etengabe
Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 225 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortako Telletxe plazan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. San Nikolas ikastolako langileek egin dute oraingo honetan hileko azken ostiraleko kontzentraziorako deialdia. Izan ere, urriaren 22an bete zen urtea Espainiako Polizia Nazionalak beraien lankide Imanol Beristain atxilotu zuela. Euskal errepresaliatuekiko elkartasuna adierazten duen kinkea irailean epaitutako Uribe Kostako 11 gazteen eskutik jaso dute ikastolako langileek. Hain zuzen ere, hilabete honetan bertan eman du ezagutzera Espainiako Auzitegi Nazionalak horien aurkako sententzia: mutiletatik 9 absolbitu, baina Josu Rodriguez eta Mikel de Gregorio algortarrei 4 urteko espetxe zigorra jarri diete. Auzitegi Nazionalak berriro ere tortura balioetsi du. Gazte bien kasuan, torturaz eragindako informazioaz baliatu izanari balio juridikoa eman dio, horien bitartez, hainbat akusazio-elementu aurkitu bide zutelako. Algortako hiru preso gaztek azaroaren hasieran izango duten epaiketa testuinguru berean kokatzen dugu: Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 24 urteko espetxe zigorra eskatzeraino heldu dira, Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txarren ondorioz ateratako autoinkulpazioetan oinarrituta" Epaiketa berri hori salatzeko, azaroaren 4an elkarretaratzea izango da Telletxen, 20:00etatik aurrera. Ildo berean, berean, Jone Lozanori Lyon-Corbaseko kartzelariek emandako jipoia salatu nahi dugu.
Subscribe to:
Posts (Atom)








