Showing posts with label gotzon alcalde. Show all posts
Showing posts with label gotzon alcalde. Show all posts

2012/05/31

Larunbat honetan, ekainak 2, herrian bi gehiago!

Larunbat honetan, ekainak 2, egingo zaie ongi etorri ekitaldia Iker Beristain eta Gotzon Alcalderi. Ekitaldia 13:00etan izango da Tellagorri plazan. Eta ondoren bazkaria egongo da. Txartelak ohiko lekuetan: 10 euro (aurretik erosi).

2012/05/02

Gotzon Alcalderi harrera beroa egin diote Sopelan

Iturria: © Sopela.net

Larunbat arratsaldez, espetxetik atera berri den Gotzon Alcalde Sopelara heldu eta bertan harrera beroa egin zioten. Gotzonek ere han bildutako guztiak gertutik agurtu zituen eta oso giro hunkigarria eta gertua sortu zen. Aurreskua, luncha eta besarkada ugari egon ziren. Sopelako lehenengo gaztetxearen bultzatzailea izan zen Gotzon eta oraingo Sekeko gaztetxera joan zen bildutako jendeaz lagundurik. Bertan ere harrera polita egin zioten.

2011/11/29

Gotzon Alcalde eta Kitxuren lanak ere badaude "Ataramiñe’11" lan kolektiboan

Argazkian, Jon Iturriaga Omar, Amaia Urizar, Borxa Urberuaga, Mitxel Sarasketa, Oier Gorzalez eta Zorion Zamakola preso ohi zein Ataramiñe argitaletxeko kideak ostiraleko aurkezpenean / cc-by Ukberri.net.

Ataramiñe elkarteak abenduaren 4tik 8ra bitarteko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako uzta berria aurkeztu zuen joan den ostiralean Bilbon. Hamargarrenez, euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa plazaratu du. 24 lagunek parte hartu dute "Ataramiñe’11" lan kolektiboan, tartean Iñaki Gonzalo "Kitxu" preso itzubaltzetarrak idatziak zein Gotzon Alcalde gatibu algortarraren marrazkiak daudela. Horretaz gain, Alfontso Etxegarai iheslari plentziarraren narrazioa jaso dute. Bestalde, Ibon Muñoa eibartarraren "Ametsen txokoan bizi naiz" poema liburua ere argitaratu du Ataramiñek. Baita dagoeneko kalean den Borxa Urberoagaren "Espetxetik at" komikia ere. Mikel Antzaren "Bakarmortuko kronikak", berriz, ostiral honetan aurkeztuko dituzte 11:00etan Donostiako Udal Liburutegian. Horiek guztiak Euskal Liburu eta Disko Azokan izango dira eskuragarri. Horretaz gan, aurkezpena egingo dute Durangon, hilaren 5ean; eta, hilaren 6an, Ahotsenean, liburuaren pasarte batzuk irakurriko dituzte egileen etxekoek.