Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrak Frantzian ezarritako espetxe zigorra otsailaren 4an bukatu bazuen ere, hilaren 23ra arte luzatu diote kartzelako egonaldia. Izan ere, Espainiako Gobernuak eskatutako agindua erabakitzeko hilaren 2an egiteko zen bista berriro atzeratu egin zen, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak bidali beharreko paperak Frantziako epaitegira iritsi ez zirelako. Horren aurrean, ez zegoen garbi zer egingo zuten, espetxe zigorra 4an amaituko zuelako, baina Frantziako tribunalak erabaki zuen preso atxikitzea paper horiek iritsi artean. Ikerren protestaren aurrean justiziaren kontuak batzuetan horrelakoak direla esan zioten. Eta orain, itxuraz paper horiek eskuratu ostean, euroaginduaren bista hilaren 23n egingo dela jakinarazi diote. Hartara, erabakia berehala gauzatuko da, arestian esan bezala espetxe zigorra dagoeneko amaituta daukalako, eta euroagindua aplikatu eta Madrilera eraman edo mugan libre utzi beharko dute, ezarritako zigorraren barruan zigorra amaitzerakoan Frantziatik kanporatzea ere erabaki zutelako.
Iker Beristain herrira!
Amnistia eta askatasuna!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.