
Argazkian, larunbatean aurkeztu zuten Kalera Rock jaialdia.
Urtarrilaren 7an Bilbon burutu zen mobilizazioa erreferentzia argia da preso eta iheslariak etxeratzeko lanean. Hilabeteetako lanaren emaitza izan da manifestazio kolosala. Presoen gaia eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko baliagarria izateaz gain, gizartearen konpromisoaren erakusleiho izan da. Argazki horrek bide bat erakusten du, preso eta iheslariak herriratzeko egiten ari garen bidea.
Eta bide horretan Herrira sortu da. Preso eta Iheslariak etxera ekarriko dituen herri mugimendua. Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzea da bere xedea. Zentzu honetan, helburu honekin bat egiten duten herritar guztiei espazio eraginkor bat eskaintzera gatoz, eremu ezberdinetatik eta konpromiso ezberdinekin, eginahal honetan ahalik eta indar gehien batzeko.
Gure helburuekiko aldekotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin batera lan egin nahi dugu, hauei entzunez, elkarlana bultzatuz, mugimendu parte hartzaile eta zabal bat eratuz.
Herrira sortu da. Hau ez da aktibista kopuru zehatz bateko mugimendua. Hau preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendu da. Herrira gehiengo zabal baten nahia antolatzera dator, nahi hau mobilizazio bihurtzera, helburu hau egia izan dadin lan egitera. Herritarren ahotsa eta ekintza da Herrira. Denok gara Herrira. Bihartik aurrera bide horretan gehiago izateko lan egingo dugu. Askotariko herritarrak batu nahi ditugu, askotariko ekimenetan.
Ekimen horien artean elkartasun ekimena da gaur aurkeztera gatozena. Otsailaren 25ean Durangon burutuko duguna. Otsailaren 25ean eguerdiko 12etatik aurrera kale animazioa, umeentzako tailerrak, batukadak eta abar luze batek Durangoko kaleak elkartasun adierazpenez beteko dituzte.
13:00etan, Bizkaian Herrira Mugimendua aurkezteko ekitaldia burutuko dugu Landako Gunean eta gonbidapen berezia egiten diegu herritar guztiei bertan parte hartzeko.
17:30etatik aurrera, berriz, Kalera Rock jaialdiari hasiera emango diogu. Aurten kalerarock elkartasun lehengo jaialdia ospatuko da Durangoko erakustazokan. Zoritxarrez, azken urteetan Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berria ez du isladarik izaten ari espetxe politikan. Azken hilabeteetan egoerak hobera egin baino eman diren urratsak mendeku politikan sakontzeko baino ez dira izan…Iisolamendua bere horretan mantentzen da, hurrunketak ematen ari dira, preso gaixoen askatasun eskaerei ezetzak, bizi osorako espetxe zigorraren aplikazioa bere horretan mantentzen da… Honek guztiak euskal preso ta iheslariekin elkartasuna mantendu baino areagotzea eskatzen du, eta hori da Kalerarock jaialdiren helburua.
Egitaraua:
- 12:00etatik aurrera umeentzako tailerrak eta animazioa
- 13:00etan ekitaldia
- 14:00etatik aurrera jantokia, txosnak, batukadak eta kale animazioa
- 17:00etatik aurrera kontzertuak: BETAGARRI, DES-KONTROL, VOMITO, HABEAS CORPUS, ZE ESATEK!, BIZARDUNAK, OBRINT PAS eta TRIKIZIO.
Aurretik eskerrak eman nahi diegu jaialdi honetan parte hartzen duten guztiei, bertan egoteko egingo duten ahaleginagatik eta beste barik, herritar guztiei egun honetan parte hartzeko gonbitea luzatzea.
Kalera Rock
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.