Iturria: ukberri.net
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, 35 gizon-emakumek egin zuten elkarretaratzea joan den ostiralean, Algortan. Eskumaldeko LABek Telletxe plazan zeukan jarrita hitzordua, eguerdiko 12:30ean, eta bertaraino gerturatu ziren langile erakunde abertzaleko ordezkariak. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.