Datorren
urriaren 14tik aurrera, Xabier de la Maza Peña gazte gorliztarra
epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean beste 39 neska-mutilekin
batera. Bakoitzarentzat seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak,
Segi gazte erakunde ilegalizatutako kideak izatea egotzita. Horretaz
gain, urriaren 17an abiatuko dute "herriko tabernen" auzia: 36 akusatuen
artean dira Jose Luis Franco eta Maite Amezaga algortarrak eta Izaskun
Barbarias urduliztarra. Hainbat urtez Getxoko Udalean lan egin eta PPk
bertatik kaleratu nahi izan zuen Sabin del Bado sondikarra ere
auziperatuta dago sumario honetan.
Igande honetan, irailak 29, Libre
Eguna egingo dute Lekeition, urrian hasiko diren makroepaiketetan
auziperatutakoak antolatuta. Bertara joateko, eskualdetik autobusak
izango dira: besteak beste, goizeko 9etan aterako da Algortako Telletxe
kaletik eta 20:30ean bueltatuko da Lekeitiotik. Abian kultur Elkartean
izena eman daiteke.
Jose Luis, Maite eta beste guztiak libre!
Epaiketa politikorik ez!
Libre Getxon ekimenaren webgunea: libregetxon.wordpress.com
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.