Showing posts with label erasoa. Show all posts
Showing posts with label erasoa. Show all posts

2012/10/21

Enara Rodrigezek jasandako erasoa salatu dute pilotariek


Bideoa ikusi

Enara Rodriguez euskal preso politiko batean arrebak Logroñoko espetxetik bueltan zela jasandako erasoa salatu zuten atzo goizean Bilbon. Espainiako ordezkaritzak duen egoitzara pilotak jaurti zituzten eta ondoren gutun bat aurkeztu zuten bertan.

2012/10/18

Arkaitz Goikoetxearen gurasoen baserria berriro erasotu dute

Berriro ere Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarraren gurasoek Azkorrin duten baserriaren aurka jardun dute hainbat ezezagunek. Oraingo honetan, etxe alboko horman dagoen euskal preso eta iheslari politikoen aldeko muralaren gainean nazien svastika bi pintatu dituzte. Horiek margotzeko, abuztuaren 27an egindako pintaketetan erabilitako kolore bera baliatu dute erasotzaileek. Gauzak horrela, tipo berberak direla ziur daude Arkaitzen gurasoek. Amak esandakoaren arabera, atzo goizaldean egin zituzten. Hala ere, esan bezala, ez da azkenekoa izan Goikoetxea-Basabe familiaren baserriak jasan duen eraso bakarra. Abuztuko hartan "Aqui nazis" (Hemen naziak) zioen pintaketa bat egin zuten lursaileko kanpoko horman, sendi abertzalearen etxeko aterantz apuntatzen duen gezi batez lagunduta.

Lehen erasoa orain hamaika urte inguru pairatu zuten, negutegien oihalak kuter batez apurtu zizkietenean. Baina, 2009ko uztailaren 17an jazo zuten erasorik bortitzena. Ustez Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak baserria erretzen saiatu, Zigor semearen aurka heriotza mehatxuak margotu eta hainbat pintaketa burutu zituen. Auzokideei esker ez zuten etxea galdu, ingurukoek ur baldeez probokatutako sutea amatatzea lortu baitzuten. Eraso horiez gain, beste batzuk txikiagoak eta hainbat ertzain eta polizia nazionalek botatako irainak eta egindako jazarpenak ere gogoan ditu Goikoetxea-Basabe sendiak. Orain bi edo hiru hilabete, negutegiko zabor multzo bati su eman zion baten batek eta dena ertzainez bete zen. "Nondik eta Berangotik eztandaren bat entzun" zutela eta hots egin zietela zioten poliziek. Gauzak horrela, ertzainek sua amatatzeko eskatutako suhiltzaileen kamioiaren faktura ordaintzea berari egokitu zitzaion.

Utzi bakean Goikoetxea-Basabe sendia! 
Preso eta iheslariak herrira!

2012/08/27

Arkaitz Goikoetxearen gurasoen baserrian pintaketak egin dituzte berriro ere

Iturria: Ukberri.net

Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarraren gurasoek Azkorrin duten baserriaren aurka jardun dute berriro ere hainbat ezezagunek. Gaur goizaldean, "Aqui nazis" (Hemen naziak) dioen pintaketa bat egin dute lursaileko kanpoko horman, sendi abertzalearen etxeko aterantz apuntatzen duen gezi batez lagunduta. Maite Basabek Ukberri.net-i adierazi dionez, berak eta senarrak goizean topatu dute margoa, baina txakurrak zaunka egin du goizaldean, 2ak edo 3ak aldera eta orduan egin dela uste dute. Horren berri eman dio Ertzaintzari Negurin egindako salaketan, baina, halere, ezer ez du espero Poliziarengandik. 2009ko uztailaren 17an, ustez Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak baserria erretzen saiatu, Zigor semearen aurka heriotza mehatxuak margotu eta hainbat pintaketa burutu zituen. Orduan ere, Ertzaintzaren aurrean salatu zuen gertatutakoa, baina handik aurrera ez du albisterik izan, nahiz eta Guardia Zibilak FyTko bost kide 2009ko urriaren 23an atxilotu zituen. Gaur, ordea, ertzainek txostenerako argazkiak egin eta salaketa idazteaz gain, pintaketaren ondoan familiak aspaldi egin zuen presoen aldeko murala ezabatzea besterik ez diotela proposatu kexatu da baserritarra. Basabe bere sendiak pairatzen duen jazarpenaz "nazkatuta" dago.