Berriro ere Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko
getxoztarraren gurasoek Azkorrin duten baserriaren aurka jardun dute
hainbat ezezagunek. Oraingo honetan, etxe alboko horman dagoen euskal preso eta iheslari politikoen aldeko muralaren gainean nazien svastika bi pintatu dituzte. Horiek margotzeko, abuztuaren 27an egindako pintaketetan erabilitako kolore bera baliatu dute erasotzaileek. Gauzak horrela, tipo berberak direla ziur daude Arkaitzen gurasoek. Amak esandakoaren arabera, atzo goizaldean egin zituzten. Hala ere, esan bezala, ez da azkenekoa izan Goikoetxea-Basabe familiaren baserriak jasan duen eraso bakarra. Abuztuko hartan "Aqui nazis" (Hemen naziak) zioen pintaketa bat
egin zuten lursaileko kanpoko horman, sendi abertzalearen etxeko aterantz
apuntatzen duen gezi batez lagunduta.
Lehen erasoa orain hamaika urte inguru pairatu zuten, negutegien oihalak kuter batez apurtu zizkietenean. Baina, 2009ko uztailaren 17an jazo zuten erasorik bortitzena. Ustez Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak baserria erretzen saiatu, Zigor semearen aurka heriotza mehatxuak margotu eta hainbat pintaketa burutu zituen. Auzokideei esker
ez zuten etxea galdu, ingurukoek ur baldeez probokatutako sutea
amatatzea lortu baitzuten. Eraso horiez gain, beste batzuk txikiagoak eta
hainbat ertzain eta polizia nazionalek botatako irainak eta egindako
jazarpenak ere gogoan ditu Goikoetxea-Basabe sendiak. Orain bi edo hiru hilabete,
negutegiko zabor multzo bati su eman zion baten batek eta dena
ertzainez bete zen. "Nondik eta Berangotik eztandaren bat entzun"
zutela eta hots egin zietela zioten poliziek.
Gauzak horrela, ertzainek sua amatatzeko eskatutako suhiltzaileen
kamioiaren faktura ordaintzea berari egokitu zitzaion.
Utzi bakean Goikoetxea-Basabe sendia!
Preso eta iheslariak herrira!
Preso eta iheslariak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.