Argazkian, Aitzol Gogorza aska dezatela eskatzeko kontzentrazioa Basauriko espetxe aurrean.
Aitzol
Gogorza oreretarra gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru
presoetako bat da eta atzo eguerditik Basurtuko Ospitalean ospitaleratua
dago. Aitzolek gora-behera handiak izaten ditu, eta azken aldian animoz
nahiko baxu aurkitzen zen. Egoerari buelta ematen ez ziola ikusita,
espetxeko medikuek, Aitzolen konfiantzazko medikuek, eta Aitzolek berak
ikusi zuten hoberena bera ospitaleratzea izango zela.
Senideek
eta konfiantzazko medikuek ezin izan dute berarekin egon oraindik.
Baina, datozen orduetan senideek bera ikusteko aukera izango dute.
Gogorzak
urte luzeetako obsesio konbultsio nahasmena du. 1999an atxilotua izan
ondoren, gaixotasuna berpiztu zitzaion eta asistentzia psikiatriko
espezializatua behar izan zuen Poissyko espetxean (Estatu frantsesa).
2011ko ekainean Madrileko Soto del Real espetxera eraman zuten: tentsio
uneak bizi izan zituen bertako funtzionarioekin eta bakartze
erregimenean ezarri zuten. Urte bereko urrian, gaixotasuna larriagotu
egin zen, obsesio konbultsio aldi larriekin, eta azaroan suizidioa
arriskuarentzako ezartzen den 24 orduko laguntza protokoloa ezarri
zioten.
Aitzol askatu! Hamahiruak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.