2011/12/09

Arkaitz Goikoetxea epaituko dute astelehenean Auzitegi Nazionalean

Arkaitz Goikoetxea getxoztarra berriro espaituko dute astelehen honetan, abenduak 12, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Torturan oinarritutako epaiketa berri bat izango da. Kasu honen inguruan bideo bat ere zabaldu da azken egunotan. 2008ko uztailean Bizkaian burututako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Garzonen protokoloa aplikatu zieten. Bertan, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean, atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi hartu zituzten, non atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen diren pasilloetan gora eta behera. Polizia operazio horretan atzeman zituzten Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak. Atxiloketa horietatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin du azken hilabeteotan Torturaren Aurkako Taldeak (TAT), bertan ziegetako irudiak eta epaiketakoak agertzen direlarik, besteak beste.

Polizia operazioan atxilotutakoen tortura testigantzak:

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.