Gernikako Akordioa sinatu dugun eragileok Oihana Agirre atxilotu izanaren aurrean honakoa adierazten dugu:
- Oihanari eta bere familiari gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu lehenik eta behin.
- Oihana Agirrek Gernikako Akordioa sinatu zuen AAM -ko ordezkari gisa. Gernikako Akordioak jasotzen dituen printzipioekiko eta marrazturiko bide orriarekiko konpromiso osoa erakutsi du Oihanak. Horrez gain, Oihana Agirrek zuzenean parte hartu zuen Aieteko konferentzian. Azken batean, Euskal Herrian konponbide osoa eman dadin eta bake egoera bat ezar dadin lan egin du Oihanak, akordio honetan biltzen garen beste eragile askorekin batera.
- Oihana Agirre zortzi urteko kondena bete dezan atxilotzea, eskubide politikoen aurkako eraso larria da. Areago, testuinguru politiko honetan, bakea eta konponbidea eraikitzeko prozesuaren aurkako erasoa da. Kondena eta atxilotze honek ez dute inolako heldulekurik, ez eskubideen ikuspegitik, ez justizia ikuspegitik, ez eta demokrazia ikuspegitik ere.
- Euskal Herrian konponbide osoa eman dadin lanean jarraituko dugu. Ibilbide horretan, pertsona guztien eskubideak errespetatuak izateak eta prozesu demokratikoa galarazten duten egoerak desagertzeak lehen mailako erronka izaten jarraitzen du.
- Bukatzeko, Oihana atxilotu izana salatzeko antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei.
Mila esker
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.