Showing posts with label inge urrutia. Show all posts
Showing posts with label inge urrutia. Show all posts

2011/11/30

Getxoko hainbat lagunen kasuak aztertzen dira Torturaren Aurkoko Taldearen dokumental berrian


2008ko uztailean Bizkaian burututako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Garzonen protokoloa aplikatu zieten. Bertan, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean, atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi hartu zituzten, non atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen diren pasilloetan gora eta behera. Polizia operazio horretan atzeman zituzten Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak. Atxiloketa horietatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin du azken hilabeteotan Torturaren Aurkako Taldeak (TAT), bertan ziegetako irudiak eta epaiketakoak agertzen direlarik, besteak beste. Honekin batera hainbat elkarrizketa grabatu dituzte, torturaren errealitatea aztertuz ikuspegi ezberdinetatik. Dokumentala espainolez egin dute eta azpitituluak jarri dizkiote euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Amaitua dago jada, eta larunbat honetan botako dute lehenengo aldiz Bilbon, 11:30ean, Bilborock aretoan, eta aurrerapena sarean jarri du TATek.