2013/05/10

Arkaitz Goikoetxeari 20 urteko espetxe zigorra jarri diote Abrako Itsas Klubaren kontrako atentatuagatik

Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarrari 20 urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren epaitegiak, 2008ko maiatzaren 19an ETAk Areetako Abrako Errege Itsas Klubaren aurka burututako atentatuaren egilea delakoan. Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Clara Eugenia Bayarri epaileek "frogatutzat" jo dute bonba furgoneta Azkorriko lagunak jarri eta berak eman zuela abisua telefonoz. Hori dela eta, "hondamen terrorista eta ibilgailu lapurreta delituak" leporatzen dizkiote Arkaitzi. Gaur kaleratutako sententziak diotenez, "Poliziaren aurrean egindako deklarazioetan akusatuak berak onartu zuen ekintza terrorista hori burutu zuela eta horrela berretsi zuen epailearen aurrean". Arkaitzek zein 2008ko uztailaren bukaeran atxilotutako beste bederatzi lagunek, ordea, Guardia Zibilaren aurrean jasandako tratu txarrak eta torturak salatu zituzten

Arkaitz askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.