Argazkian, 2012ko maiatzaren 7an etxera ekarri zuten Pol, Sare alaba txikia ezagutzeko.
Pol Asensio Millan preso politiko algortarra ostegun honetan, maiatzak 16, kalera irtengo da, Alacant aldeko Villena espetxetik. Pol 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuen
Espainiako Poliziak, Barrikako bere etxean, Espainiako Auzitegi
Nazionalaren aginduz. Hasiera batean Soto del Realen (Madril, Espainia)
espetxeratu bazuten ere, Angela Murillo epaileak sententzia irakurri
baino egun batzuk lehenago eraman zuten Navalcarnerora (Madril,
Espainia). 2008ko urtarrilaren 2an, berriz, Ocaña I espetxera
(Toledo, Espainia) eraman zuten, 2007ko abenduaren 27tik egun horretara Valdemoron
(Madril, Espainia) izan ondoren. Eta 2008ko irailaren bukaera eta urriaren hasiera artean Alacantera, Getxo udalerritik 823 kilometrora.
Algortarrari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten,
"erakunde terroristako kide izatea" egotzita, 18/98 auzian. Espainiako
Auzitegi Gorenak, ordea, zigorra zazpi urte eta erdira murriztu zion. Hala ere, Etxerat elkarteak behin baino gehiagotan aipatu du hilabetero plazaratzen duen txostenean dagoeneko baldintzapeko askatasunean beharko lukeela Pol.
Espetxean zela aita hil zitzaion Poli, 2009ko urtarrilaren 23an. Kanpoan gertatutako guztiak, ordea, ez dira berri txarrak izan. 2012ko apirilaren erdialdean Sare alaba txikia erditu zuen Iratxe Polen bikotekideak. Preso algortarra maiatzaren 7an izan zen alabatxoa ikusten.
Herrian bat gehiago!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.