Lagun agurgarri hori,
Urtarrilaren 12an, Giza Eskubideak-Irtenbidea-Bakea lelopean,
milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen
herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten
eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, beste behin ere, euskal preso
politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona,
alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu
dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begibistakoa da egungo
kartzela-politikak ez duela sostengu politiko etasozialik.
Izan ere, euskal gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behardute konponduak izan.
Lehen
urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei eta erbestean daudenei
dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea:
·Euskal presoak Euskal Herriratzea.
·Gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea.
·Espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta “de facto” bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa.
·Pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua.
Aldarrikapenhauei bultzada eman eta bide honetan frantziar nahiz espainiar gobernuei urratsak eskatzeko, larunbat honetan, maiatzak 18, mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko herri guztietako plazetan,baita mundu osoko hirietan ere.
Algortan ere, Herrira bilgune herritarrak, indar metaketa eta herritarren esperantzaren eta gogoaren adierazgarri izango den ekimena antolatuko du, 500 gizon-emakumez osatuta egon behar duen ELKARTASUN KATE erraldoia eginez eta horretarako zure laguntza guztiz beharrezkoa dugu!
Algortan ere, Herrira bilgune herritarrak, indar metaketa eta herritarren esperantzaren eta gogoaren adierazgarri izango den ekimena antolatuko du, 500 gizon-emakumez osatuta egon behar duen ELKARTASUN KATE erraldoia eginez eta horretarako zure laguntza guztiz beharrezkoa dugu!
Honen
bidez, guztiok batera, Algorta erdialdea (manifestazioen ohikobuelta)
inguratuz, gure herriko preso eta iheslariek pairatzen duten
sakabanaketaren politika eta honek dakartzan ondorioak irudikatuko
ditugu.
Elkartasun katea honela gauzatuko dugu:
-
Manifestazioen ohiko bueltak 1000 metro ditu eta, kontuan hartuta
Algortatik urrunen ditugun presoak herritik mila kilometro ingurura
daudela, pertsona bakoitzak bi kilometro irudikatuko ditu, ibilbidean
zehar jarrita. Bakoitzak bere kilometroa zehazten duen karteltxoa
eramango du zintzilik: Telletxetik hasita, hurrenkeran (2, 4, 6, 8...
1000ra heldu arte), 500 lagunez buelta osoa osatuz. 11:30ean jarri dugu
hitzordua Telletxe plazan dena antolatu eta karteltxoak banatzeko. Aldi
berean, postalak banatuko zaizkie parte-hartzaileei ekimenak iraun
bitartean presoei idazteko.
- 12:00etan sirena jo eta
eragile ezberdinek lagunduko dute pertsona bakoitza bere kilometroan
kokatzen. 40 minutuz, hots, bisita batek irauten duen denbora egon
beharko dira parte-hartzaileek espaloian jarrita.
-
Denbora hori igarota, berriro ere sirena jotzean, bost kale
ezberdinetatik abiatuko dira parte-hartzaileak Telletxe plazara, bertan
izango den postontzi erraldoiean bere postala-gutuna sartzeko.
-
Ibilbidean zehar eta kilometroen arabera, Algortako presoak dauden
kartzela bakoitzaren izena egongo da kokatuta. Eta dagokien espetxean
preso bakoitzaren senide eta lagunak.
- Halaber, gune bereziak egongo dira ibilbidean zehar, ondokoak irudikatuko dituztenak: kontrolak, epaiketak, istripuak, heriotz zigorra, preso gaixoak...
Bukatzeko,
poteo-musikatuan Andra Mari auzora, San Isidroetara, abiatuko gara, eta
bertan urtero legez auzokideek antolatutako bazkaria egongo da eta jai
giro bikaina! Ildo horretan, egun osoan zehar kamiseta urdina janztera
animatzen zaituztegu, euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna
adieraziz. Telletxen bertan egongo dira salgai Herriraren kamiseta
urdinak.
Herri honek askotan erakutsi du preso eta
iheslariekiko maitasun eta elkartasuna, eta, beste behin ere, espiritu
berarekin, maiatzaren 18an Algortako Telletxe plazara elkartasuna
adieraztera etor zaitezen gonbidatzen eta animatzen zaitugu!
Baietz 500era heldu! Guztion artean lortuko dugu!
Animo eta aurrera!
Algortako Herrira Bilgunea
P.D.: Mesedez,
konfirmatu helbide honetara zuen taldetik zenbat lagunetorriko zareten,
guztiz beharrezkoa baitugu ekintzak antolatu ahalizateko: algortaherrira@gmail.com
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.