Ostegun iluntzean jakin izan genuen berria. Auzitegi Nazionaleko Castro
epaileak Iosu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman zion. Hori
bai, epaia irmoa izan bitartean espetxeratuta jarraituko du. Herrirak
baldintzapeko askatasuna pozez hartu zuen, baina berehalako aplikazio
praktikoa eskatu zuen. Donostia Ospitalean poz eta emozio une handiak
bizi izan ziren.
Bestalde, iragan den asteazkenean euskal jendarteko 14 pertsona oso ezagunek larri
gaixo dauden euskal presoen askatasunaren aldeko manifestazioa deitu
zuten. Herrira mugimenduak mobilizazio honekin bat egiten du eta
atxikimendua ematen diola jendarteratu nahi. Horrekin, dei zabal bat
euskal jendarteari 14 pertsona hauek deitutako ekimenean parte hartzeko.
Hitzordua, gaur 17:30ean Donostiako Antiguako tuneletik hasita.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.