Ostegunean bertan jakin genuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro
epaileak Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna onartu zuela.
Badirudi azkenean hainbeste aldarrikatu dugun askatasuna izango duela
Iosuk, nahiz eta ezin den ahaztu baldintzapean izango dela. Iosuri 2005
urtean giltzurruneko minbizia zuela jakinarazi zioten, eta 2006ko
abenduan jada eskatu zen bere baldintzapeko askatasuna. Azkenean,
baldintzapeko askatasun hau sei urte beranduago iritsi da, jada ezer
egin ezin den unean. Eta hala ere, ezin dugu ulertu Iosuk beste bost
egun igaro behar izatea preso. Iosuren askatasuna ezin da beste egun
batez ere atzeratu, berehala aske behar du.
Bestalde,
eskerrak eman nahi genizkioke Iosuren askatasunaren alde lanean jardun
duten guztiei. Honelako elkartasun keinu guztiek izugarrizko babesa
ematen dietelako gure senide eta lagunei, eta baita guri ere. Kasu
honetan ere, Iosuk jaso duen elkartasuna eta babesa izugarriak izan
dira. Ezin ahaztu Espainiako eta Frantziako espetxeetatik gure senideen
aldetik jaso duen elkartasuna ere. Euskal preso politikoak borrokaldi
etengabean izan dira Iosu gose greban sartu zenetik, eta honek zenbait
kasutan ondorio fisiko larriak ere eragin ditu. Hau da Iñaki Arakama
presoaren kasua. Sevilla II espetxean aurkitzen den euskal presoa
asteartean ospitaleratu behar izan zuten, 19 eguneko gose grebaren
ostean giltzurruna oso ukitua zuelako. Ordutik Sevillako ospitalean egon
da, eta bertan kolonoskopia bat egin diote. Zorionez kolonoskopia ondo
atera da, eta gaur bertan Sevilla II espetxera eraman dute berriro ere
Arakama.
Horregatik, euskal gizarteari dei egiten diogu norbanako ezagunek "Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde", gaurko deitu duten manifestazioan parte hartzeko. Guztion babesarekin
lortuko baitugu Iosu bezala, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten
beste hamahiru presoak ere etxera ekartzea!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.