Iturria: Berria.info
Arantza Aparicio Josu Uribetxebarriaren abokatuak adierazi du epaia irmoa izan arte preso gaxoari baldintzapeko askatasuna ez aplikatzeko erabakia "legez kanpokoa" dela; hala, Espetxe Zaintzako Epaitegiari Auzitegi Nazionaleko epailearen ebazpena berehala aplikatzeko eskatu dio defentsak.
Arantza Aparicio Josu Uribetxebarriaren abokatuak adierazi du epaia irmoa izan arte preso gaxoari baldintzapeko askatasuna ez aplikatzeko erabakia "legez kanpokoa" dela; hala, Espetxe Zaintzako Epaitegiari Auzitegi Nazionaleko epailearen ebazpena berehala aplikatzeko eskatu dio defentsak.
Epaitegi horretan ohar bat sartu dutela azaldu du preso gaixoaren
abokatuak; hura behereala libre uzteko eskatzeko. Haren esanetan,
helegiteak jartzeko epea igaro arte ez askatasuna ez aplikatzeko
erabakian bere eskumenak gainditzen ditu epaileak. Gainera Donostiako
Zaintza Epaitegian Habeas corpus-a eskatzeko prozedura hasi dutela esan du Apariciok; "Urribetxebarria legez kanpo atxikita daukatelako".
Donostiako Ospitale aurrean egindako elkarretaratzean hitz egin du Apariciok. Atzo gauean Uribetxebarria baldintzapean aske uztea erabaki zuen Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Hala ere, ez da aske aterako gutxienez bost lanegun pasatu arte,
helegiterako aukera dagoelako —datorren osteguna—, eta epaia irmoa izan
arte ez dutelako askatuko. Libre uzten dutenean ere, baldintza zorrotzak
bete beharko ditu.
Castrok hartutako erabakiaren kontrako helegitea jartzeko aukera dute
orain aldeek, eta jartzen badute, Zigor Salak hartuko du behin betiko
erabakia —Aurreneko Aretoko bost epailek deliberatuko dute, Fernando
Grande-Marlaska buru dutela—. Jartzen ez badute, epaia irmoa izango da,
eta jartzen badute gehiago luzatuko da behin betiko erabakia hartzeko
epea. Fiskaltza Uribetxebarria libre uztearen kontra azaldu da aste
honetan.
Epaileak "arrazoi humanitarioak" argudiatu ditu Arrasateko presoa
libre uzteko, "pertsonen duintasuna" mantendu behar dela eta baita
"duintasunez hiltzeko eskubidea" ere. Hala ere, aske ateratzeko
baldintzak jarri dizkio: ezingo du biktimen eta haien familien
etxebizitzetara gerturatu, "indarkeria goratzen den edo zilegitasuna
ematen zaion manifestazioetan modu aktibo edo pasiboan" parte hartzea
debekatu dio, eta baita "zentzu horretako" adierazpenak egitea ere.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.