Iturria: Berria.info
Argazkian, EPPKren ordezkariak eta Lokarri-koak gaur, Bilbon. / Jon Hernaez, ARP
Euskal Herriko alderdi eta gizarte eragile nagusiekin bilera txanda hasi dute.
Paul Rios Lokarri-ko
koordinatzailea eta Arantza Zulueta, Mitxel Sarasketa eta Kandido
Zubikarai EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzaideen
bitartekariak izan dira Bilboko bileran. Gatazkaren konponbidean, euskal
presoen auziaren korapiloa askatzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute
Zuluetak, Sarasketak eta Zubikaraik. Eta zentzu horretan uste dute
beharrezkoa dela berandu baino lehen presoei ezartzen dizkieten
salbuespen neurriak indargabetzea eta sakabanaketa amaitzea.
Lokarrik “arretaz” entzun ditu presoen bitartekarien proposamen eta aldarrikapenak. Riosek esan duenez, “presoen giza eskubideak defendatzen dituzten ekimen eraikitzaile guztiekiko babesa agertzen jarraituko du Lokarri-k”. Gaineratu du berriz ere bilduko dela bitartekariekin, “uste baitugu presoen eta gizartearen arteko elkarrizketa eraikitzaile bat ezartzea beharrezkoa dela”.
Euskal Herriko alderdi eta gizarte eragile nagusiekin bilera txanda hasi du EPPKren ordezkariek.
Etxerat, lehendakarigai batzuekin
Etxerat euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak Jaurlaritzarako lehendakarigai batzuekin bilera saila hasiko du bihar. Aitor Urrestirekin (Equo) eta Laura Mintegirekin (EH Bildu) elkartuko da bihar, Bilbon eta Durangon, hurrenez hurren.
"Bilkuren helburua gure senideen eta gure egoeraren berri ematetik haratago joango da. Eskaera zuzenak egingo dizkiegu lehendakarigaiei", esan du gaur Etxeratek, ohar batean.

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.