2012/11/11

Azaroaren 15ean, Idazle Presoen Nazioarteko Eguna Donostian

1980. urtean izendatu zuen Nazioarteko PEN Klubak azaroaren 15a Idazle Presoen Nazioarteko Eguna, eta harrezkero, azaroaren 15ean urtero egin dituzte mundu osoan ekitaldiak idazle preso eta jazarrien eskubideak aldarrikatu eta defenditzeko.

Euskal Pen Klubak eta Ataramiñek elkarlanean antolatutako bi ekitaldi egingo dira azaroaren 15ean Donostian:

- 18:00-19:00 Boulevardean. LETRAK GILTZAPETIK. Gaur egun preso dauden idazleen lanak eta kartzelan nahiz erbestean idatzitako testuen irakurraldi kolektiboa.
- 19:30 Udal Liburutegiko sotoan. Mahai-inguru solasaldia. Euskal Pren Klubeko lehendakari Laura Mintegi, "Egin" egunkariko ordezkari Fermin Munarriz eta Ataramiñeko ordezkari Mitxel Sarasketarekin. Moderatzailea, Urtzi Urtizberea izango da.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.