Argazkian, 2011ko urriaren 14an Kitxu etxera eraman zuten, larriki gaixo dagoen bere amari bisita egiteko / cc-by Ukberri.net.
Getxo udalerriko preso politikoen artean, literatura lanetan nabarmendu den laguna dugu Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu". "Como no quererte, Alba" izenburua dauka argitaratu duen azken liburua. Aipatu lanak 2010eko martxoan ikusi zuen argia. Lan horretan, El Salvadorren hil zuten Begoña Garcia Arandigoyen "Alba" euskal brigadistari buruz dihardu. 1990eko irailaren 10ean zauritu zuten Nafarroako Gares herriko mediku gaztea, FMLNren eta El Salvadorko armadaren arteko liskarrean. "Bertsio ofizialaren arabera, tiroketaren ondorioz hil zen euskal brigadista. Baina, errealitatea bestelakoa da: Alba zauritu eta bizirik harrapatu zuten soldadu salvadortarrek. Gero, bortxatu egin zuten, torturatu, eta garondoan tiroa emanez exekutatu zuten", Kitxuk liburuan kontatzen duenez. Aurretik, sakabanaketako ziegetan beste bost liburu ere argitaratu ditu itzubaltzetarrak: "Carta a un fantasma", "Nadine", "La barca de Amin" eta "El niño de Maguey" Txalaparta etxean, eta "Hace frio aqui en España", Hiru etxean. "Ataramiñe" bildumetan ere hainbat idatzi argitaratu ditu.
Ihes egiteko
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" euskal preso politikoa Algortan jaio zen, 1964ean. Kazetaritzan lizentziatua, gaur egun espetxean Filosofia egiten ari da. Kazetari lanetan, "Punto y Hora" aldizkarian jardun zuen, gero Getxo Irratian (Getxoko Udal irratia) eta "Egin" egunkarian ere lan egingo zuen. 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Andoni Muñoz urduliztarra, eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" zein Angel Figueroarekin batera. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Espetxean zegoela, Getxoko zinegotzi aukeratu zuten. Hainbat espetxetatik pasa da, eta 1998tik 2010eko ekainera arte Duenas-eko (Palentzia) espetxean egon da. Orain Valladoliden daukate. Behin zergatik idazten zuen galdetu eta honela erantzun zuen: “idazteko grina barru-barruan dudalako eta egunero bizi behar izaten dudan errealitate beltz eta ilun honetatik ihes egiteko ez dudalako orain arte beste era hobeagorik aurkitu”.
Kitxu askatu!
Idazle eta kazetari presoak askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.