Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna den 2012ko abenduaren 10 hontan, Herrira mugimenduak ondoko pundu hauek azpimarratu nahi ditu:
- 600 bat euskal preso politikok, bizi baldintza biziki gogorrak pairatzen dituzte oraindik gaur egun. Bizi baldintza anker hauen helburua, pertsona suntsitzea da.
- Euskal preso politikoen familiek, frantses eta espainol gobernuek elgarrekin daramaten urruntasun politikaren ondorio larriak pairatzen segitzen dute.
- Ehundaka euskal hiritar, atzerrian bizitzera behartua da oraindik gaur egun. Egoera hau, Euskal Herriak bizi duen eta frantses eta espainol estatuek konpondu nahi ez duten gatazka politikoaren ondorio da.
- Frantzian eta Espainian, oraindik salbuespeneko legeriak aplikatzen dira Euskal Herrian antolatzen den oposizio molde guziei errepresio bidez erantzuteko.
Arrazoi guzi hauengatik, Herrira mugimenduak, Euskal Herriko
gatazkaren konponbidean engaia daitezen galdetzen die frantses eta
espainol estatuei.
Herrirak hiritar guziak motibatu nahi lituzte euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen errespetatuan mobilizatzera.
Giza eskubideen nazioarteko egun hontan, munduan zehar, egoera
justuago baten alde lanean ari diren gizon eta emazte guziak agurtzen
ditu.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.