Argazkian, Xabier Makazaga iheslariak bideokonferentzia bidez parte hartu zuen Ataramiñe elkartearen uzta berriaren aurkezpenean, azaroaren 27an / cc-by Ukberri.net.
Algortako Herrira bilguneak ostiral honetan, abenduak 14, abiatuko ditu Gabonen inguruan prestatutako euskal preso eta iheslari politikoen aldeko ekitaldiak. Horrenbestez, bihar, pegada-poteoa egingo dugu, 18:00etan Amnistia tabernatik abiatuta; eta 20:00etan, ohiko lez, kontzentrazioa izango da Telletxe plazan. Algortako Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako Okupazio Astearen barruan, berriz, hainbat eragileetako lagunak horma-irudiak pintatzen izango dira Getxoko Txorimalo gaztetxean. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute, eta Algortako Herrira bilguneko kideok ere egongo gara murala margotzen. Edonor igo daiteke gaztetxera horma-irudiak egiten laguntzera. Hortaz, animatu eta parte-hartu!

Gabonen inguruan prestatutako euskal preso eta iheslari politikoen aldeko ekitaldiak hilaren 31ra arte luzatuko dira Algortan, kalejirak, elkarretaratzeak, ekitaldiak eta brindisa egongo direla. Baina, ekitaldiren bat aipatzekotan, datorren ostegunean, hilak 20, "Ataramiñe'12" idazlan kolektiboaren aurkezpena hartuko du Eztabaida Guneak, 19:30etik aurrera. Horrekin batera, Bruselan dagoen Xabier Makazaga iheslari zarauztarrak bideokonferentziaz eskainiko du "Errealitatea eta fikzio gatazka politikoan" izenburuko hitzaldia. Hain zuzen ere, Makazagaren "Sasian barna" argitaratu du aurten Ataramiñe elkarteak.
Gainontzeko herrietan
Eskualdeko gainontzeko herriei dagokienez, larunbat honetan, abenduak 15, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko herri bilgunea aurkeztuko dute Erandion. Hitzordua 13:00etan izango da, udaletxeko erakusketa gelan. Baina, aurkezpenaren aurreko egunetan ere ekitaldiak egiten dabiltza. Bihar, ostirala, bost euskal preso politikori buruzko "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala proiektatuko dute, 20:00etan, Kalezulo gaztetxean.
Beste alde batetik, Abian kultur elkarteak abendurako antolatutako ekitaldien artean, gaur, osteguna, errepresioaren ondorioei buruzko hitzaldia izango da, eskualdean zentratutako datuekin. Hain zuzen ere, Joxean Agirre "Gernikako seme-alabak" liburuaren egileak hitza hartuko du. Hitzordua 19:00etan jarri dute Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakiko lokalean. Euskal Memoriak 2010ean argitaratua, egitasmoa abian jarri denetik lehen lan monografikoa da "Gernikako seme-alabak" liburua. Azken 50 urteetan errepresioak eragindako ondorioen bilduma osatuena. Milatik gora orri eta CD osagarrian eskainitako datu basean, Joxean Agirrek koordinatu eta idatzitako lanak herriz herri modu bolondresean jasotako informazioa du oinarri.
Azkenik, asteartean abiatu zuen Elkartasun Astea Itzubaltzetako Herrira bilguneak.
Egitaraua:
Abenduak 13, osteguna
19:30 "Euskal preso politikoak Europan" hitzaldia, Iratxe Urizarren eskutik, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean.
Abenduak 14, ostirala
19:30 "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean.
Abenduak 15, larunbata
Elkartasun Eguna Itzubaltzetan
13:00 Triki-poteoa Brankatik. Bitartean, herri horma-irudia.
14:30 Herri-argazkia Santa Eugenia plazan.
15:00 Herri-bazkaria gaztetxean bertan, 12 euro. Aurretik izena emanda 10 euro. Zerrendak ostegunera arte Baste, Branka, gaztetxea, Gure Etxea eta Txiskales-en.
20:00 Poteo musikatua Santa Eugenia plazatik.
23:00 Dj Kurloi Eskertiarraren Esnea gaztetxean.
Elkartasunaren bidetik... preso eta iheslariak herrira!

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.