Argazkian, LABek azaroaren 9an Algortan egindako kontzentrazioa / cc-by Ukberri.net.
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzeak antolatzen ohi ditu Eskumaldeko LABek.
Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB
sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe
eskualde handian, beti lehen ostiralean eta herriz herriz txandakatuz.
Etzi, hilak 20, baina, estraineko aldiz ostegunean eta laugarren astean
burutuko dute presoen aldeko kontzentrazioa. Hitzordua Algortako
Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Data
moldaketa horrekin, Eskumaldeko LABek bat egiten du urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorraren sustatzaileek etzirako deitutako Adierazpen Egunarekin. Egun horretan, herritar guztiak pegatina batekin ateratzera
gonbidatu zituzten. "Nork bere lantokian, eskolan nahiz kalean, nahinora
doala ere, pegatina soinean jantzita bere atxikimendua adieraztera
gonbidatzen dugu", azaldu zutenez. Algortan, Amnistia tabernan eta Abian
kultur elkartean daude eskura pegatinak. LABek baieztatu duenez,
urtarrilaren 12ko manifestazioaren deialdia indartzeko asmoz, "egun
horretan lantokietan gure delegatuek eta afiliatuek pegatinak eramango
dituzte manifestaziora deitzen".
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.