Joan den asteazkenean egin zuten urtarrilaren 12ko manifestaziorako baimen eskaera
Bilbon, eta ondoren sustatzaileek
deklarazioak egin zituzten prentsaren aurrean. Herri Mobilizazioa
jasotzen ari den babesa eskertzeaz gain, ostegun honetan, abenduak 20, egingo den
Adierazpen Egunean parte hartzeko deia zabaldu zuten. Egun horretan,
herritar guztiak pegatina batekin ateratzera gonbidatu zituzten. "Nork
bere lantokian, eskolan nahiz kalean, nahinora doala ere, pegatina
soinean jantzita bere atxikimendua adieraztera gonbidatzen dugu",
azaldu zutenez. Algortan, Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean izango dituzue eskura pegatinak.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.