Showing posts with label abian. Show all posts
Showing posts with label abian. Show all posts

2013/02/12

Otsailak 13, Torturaren Kontrako Eguna

Argazkian, torturaren kontrako eskualde manifestazioa Algortan, 2008ko abenduaren 28an / cc-by Ukberri.net

Joxe Arregi Izagirre zizurkildarra Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, hilaren 13an, jasandako torturen ondorioz hil zen. Orduz geroztik, data hori Torturaren kontrako Eguna bilakatu da Euskal Herri osoan. Hain zuzen ere, bihar, asteazkena, beteko dira 32 urte Arregiren heriotzatik. 

Besteak beste, Abian kultur elkarteak Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) 2011an ekoitzitako dokumentalaren emanaldi berezia antoladu du Algortan, ostegun honetan, otsailak 14. Film horrek Guardia Zibilak 2008ko uztailaren 22an egindako atxiloketak hartzen ditu oinarritzat. Sarekada horretan egun preso dauden Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez auzokideak atxilotu zituzten, Algortako, Bilboko eta Elorrioko beste 6 lagunekin batera. Dokumentalean, atxiloketa momentuan eta inkomunikazio egunetan jazotakoaren inguruko informazioa aurkezteko, atxilotuetako pertsonen eta euren senideen testigantzak, euren abokatu eta medikuen adierazpenak eta komisaldegi barruko benetako irudiak aurki ditzakegu besteak beste. TATeko abokatu bat ere bertan egongo da horren aurkezpena egiteko eta, nahi izanez gero, galderei erantzun ahal izateko. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Abianen, Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakian. 

Bestalde, torturaren kontrako elkarretaratzea deitu du biharko Leioako Ezker Abertzaleak. Hitzordua 20:00etan jarri dute Bulebarrean.

2012/12/17

Eskuratu Adierazpen Egunerako pegatina Amnistian edo Abianen!

Joan den asteazkenean egin zuten urtarrilaren 12ko manifestaziorako baimen eskaera Bilbon, eta ondoren sustatzaileek deklarazioak egin zituzten prentsaren aurrean. Herri Mobilizazioa jasotzen ari den babesa eskertzeaz gain, ostegun honetan, abenduak 20, egingo den Adierazpen Egunean parte hartzeko deia zabaldu zuten. Egun horretan, herritar guztiak pegatina batekin ateratzera gonbidatu zituzten. "Nork bere lantokian, eskolan nahiz kalean, nahinora doala ere, pegatina soinean jantzita bere atxikimendua adieraztera gonbidatzen dugu", azaldu zutenez. Algortan, Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean izango dituzue eskura pegatinak.

2012/11/14

Harrera elkartea aurkeztuko dute azaroaren 29an Abianen

Argazkian, irailaren 28an, Algortako Abian kultur elkarteak bere egoitza eta taberna estreinatu zituen.

Abian kultur elkarteak azarorako antolatutako ekitaldien artean, hilaren 29an, osteguna, Harrera elkartearen aurkezpena egingo dute. Hitzordua 19:30ean jarri dute Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakian.

Etxera itzuli ostean, errealitatea ametsen gainetik nagusitzen zaie preso eta errefuxiatu askori. Batzuetan ikasketarik gabe, gehienetan kotizaziorik gabe, ia beti lanik izan gabe, egunerokoari aurre egin behar diote. Arazo zabala eta larria da, aspaldikoa, baina horri heldu dio Harrera elkarte berriak aro berri honetan. Gizartearekin egin nahi du... eta abian da.