Showing posts with label dokumentala. Show all posts
Showing posts with label dokumentala. Show all posts

2013/02/12

Otsailak 13, Torturaren Kontrako Eguna

Argazkian, torturaren kontrako eskualde manifestazioa Algortan, 2008ko abenduaren 28an / cc-by Ukberri.net

Joxe Arregi Izagirre zizurkildarra Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, hilaren 13an, jasandako torturen ondorioz hil zen. Orduz geroztik, data hori Torturaren kontrako Eguna bilakatu da Euskal Herri osoan. Hain zuzen ere, bihar, asteazkena, beteko dira 32 urte Arregiren heriotzatik. 

Besteak beste, Abian kultur elkarteak Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) 2011an ekoitzitako dokumentalaren emanaldi berezia antoladu du Algortan, ostegun honetan, otsailak 14. Film horrek Guardia Zibilak 2008ko uztailaren 22an egindako atxiloketak hartzen ditu oinarritzat. Sarekada horretan egun preso dauden Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez auzokideak atxilotu zituzten, Algortako, Bilboko eta Elorrioko beste 6 lagunekin batera. Dokumentalean, atxiloketa momentuan eta inkomunikazio egunetan jazotakoaren inguruko informazioa aurkezteko, atxilotuetako pertsonen eta euren senideen testigantzak, euren abokatu eta medikuen adierazpenak eta komisaldegi barruko benetako irudiak aurki ditzakegu besteak beste. TATeko abokatu bat ere bertan egongo da horren aurkezpena egiteko eta, nahi izanez gero, galderei erantzun ahal izateko. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Abianen, Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakian. 

Bestalde, torturaren kontrako elkarretaratzea deitu du biharko Leioako Ezker Abertzaleak. Hitzordua 20:00etan jarri dute Bulebarrean.

2012/11/24

Abenduaren 2an "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala Areetan

Kaixo lagun,

Algortako Herrira bilgunetik gonbidatu nahi zaitugu "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala ikustera.

NOIZ: abenduak 2, igandea, 12:00.
NON: Areetako Andres Isasi musika eskolako aretoa.

Dokumentala euskaraz emango da, gaztelaniazko azpidatziekin.

Sarrerak 3 euro balio du. Bertako txarteldegian hartu beharko dira 11:00etatik aurrera.

Dokumentalak oihartzun handia izan du Donostiako Zinemaldiaren inguruan estreinatu zenetik.

Batetik, proiektua debekatzea eskatu zuen Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak diligentziak zabaldu zituen eta, beste aldetik, kritika eta publikoaren artean arrakasta oso zabala izan duelako: filmaren kalitatea eta gizatasuna nabarmendu dituzte guztiaren gainetik.

Abenduaren 2an elkar ikusiko dugulakoan.
Mila esker.


2012/07/20

Preso gaixo larrien errealitate gordina dokumental batean bilduta


Gaur hemen bildu gara Etxeratek egin duen "Gaitz isilduak" dokumentala aurkezteko. Bertan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoeraren berri ematen da. Baina, egoera hori ez da informe mediku huts batetara mugatzen, gaixotasun bakoitzaren atzean errealitate bat aurkitzen baita. Familia oso batek bizi duen errealitatea, eta jasaten duen gaixotasuna. Eta hori izan da guk dokumental honetan islatu nahi izan duguna. Gaitz isilduak dira datozen 45 minutu hauetan ikusiko dituzuenak. 

2011/12/12

Asteazkenean udaletxean elkartzera deitu du Getxoko Bilduk

Abenduaren 14ean, asteazkena, Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan kontzentrazio, baraualdi eta ekitaldi ezberdinak izango dira, urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestaldira dei eginez. Algortako Herri Bilgunearen laguntzaz, Getxoko Bilduk "Tortura Euskal Herrian" dokumentala emango du 11:00etan eta, ondoren, 12:30ean kontzentrazio bat izango da Getxoko udaletxeko sarrera nagusiaren aurrean. Beraz, asteazkenean, abenduaren 14ean, goizeko 11etan, udaletxeko sarrera nagusian bil gaitezen. Bidea Egin Dezagun eta gu guztiokin urtarrilaren 7an kolosala izango da!