Gaur hemen bildu gara Etxeratek egin duen "Gaitz isilduak" dokumentala
aurkezteko. Bertan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen
egoeraren berri ematen da. Baina, egoera hori ez da informe mediku huts
batetara mugatzen, gaixotasun bakoitzaren atzean errealitate bat
aurkitzen baita. Familia oso batek bizi duen errealitatea, eta jasaten
duen gaixotasuna. Eta hori izan da guk dokumental honetan islatu nahi
izan duguna. Gaitz isilduak dira datozen 45 minutu hauetan ikusiko
dituzuenak.
Isilduak dira gaixotasun larri eta
sendaezinak dituzten presoen egoerak isilarazi nahi izan dituztelako.
Euren eskubideak urratuak izaten ari direlako, eta hala ere isiltasun
jarrera delako nagusi.
Guk isiltasun horrekin amaitu
nahi dugu, eta gaixotasun larriak dituzten presoen eta euren senideen
benetako egoera zein den azaldu nahi dugu.
Eta egunero
gure eta euren eskubideak urratuak izaten direla salatu nahi dugu.
Guzti hau egiten lagundu digute hemen aurkitzen diren gaixotasun larriak
dituzten presoen hamalau senideek, eta benetan eskertu nahi diegu
beraientzat hain zaila den egoera baten berri ematea, eta gizartearekin
elkarbanatzea.
Mila esker zuen arretagatik, eta benetan gustuko izatea espero dugu.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.