Gaur hemen bildu gara Etxeratek egin duen "Gaitz isilduak" dokumentala
aurkezteko. Bertan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen
egoeraren berri ematen da. Baina, egoera hori ez da informe mediku huts
batetara mugatzen, gaixotasun bakoitzaren atzean errealitate bat
aurkitzen baita. Familia oso batek bizi duen errealitatea, eta jasaten
duen gaixotasuna. Eta hori izan da guk dokumental honetan islatu nahi
izan duguna. Gaitz isilduak dira datozen 45 minutu hauetan ikusiko
dituzuenak.