Herrira mugimenduak eta urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio
Orokorrari atxikimendua eta babesa eskaini dioten hainbat eragileek
azken agerraldi publikoa egin zuten atzo larunbateko martxan parte hartzeko
deia luzatuz. Bertan, atxikitako eragileen izenean Giza Eskubideen
Behatokiko partaide den Iratxe Urizarrek eta Eleak Mugimenduko Txerra
Bolinagak hartu zuten hitza, manifestazioaren garrantzia azpimarratu eta
sentsibilitate eta ideologia ezberdineko milaka pertsonek “Giza
eskubideak.Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” dioen
pankartaren atzean bilduko direla azpimarratzeko.
Horrekin batera, bertan bildutako hedabideei Herri Mobilizazio
Orokorrak bildutako atxikimenduen zerrenda banatu zieten. Azken
minutuetan gainera, konfirmazio berriak izan dira, kasurako Alberto
San Juan aktorearena eta CCOO Euskadiko zuzendaritzarena.
Mobilizazio erraldoia aurreikusten da, autobusen datuek 75 baino
gehiago aurreikusten dute Nafarroan, 120 inguru jada Gipuzkoan,
Iparralden ere inoizko zifrarik altuena izango da eta Arabako datuen
konfirmazioaren zai gaude. Azken egun eta ordu hauetan jendeari gonbitea
luzatzen diogu herriz herri eta eskualde guztietan abiatutako
autobusetan parte apuntatzera. Horrekin batera, Bizkaiko
bizilagunentzat, garraio publikoa erabiltzeko deia luzatzen dugu.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.