Joxe Arregi Izagirre
zizurkildarra Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren
4an, eta bederatzi egun geroago, hilaren 13an, "komisariako infernua
atzean utzi, baina Carabanchel espetxeko ospitalean sartu behar izan
zuten benetan egoera tamalgarrian", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak aurreko urteetan gogoratu duenez. "Bere gorputza ubelduraz eta erreduraz josita
zegoen, eta gutxi iraun zuen bizirik. Otsailaren 13 hartako bere hitzek
ongi adierazten dute Joxe Arregik pairatu behar izan zuena. 'Oso latza
izan da' esan eta heriotzaren marra igaro zuen", gaineratzen zutenez.
Gaur betetzen dira 32 urte gertaera hartatik, eta hura gogorarazteko eta
torturaren amaiera eskatzeko, goizean goizetik Joxe Arregik sufritutako torturak agerian uzten zituzten argazkiak agertu dira Algortako kaleetan, nonahi. Telletxen plazan, metro geltokiko sarreratik hurbil, berriz, eskuak atzean lotuta eta burua plastikozko poltsa beltzez estalitako panpina zuria agertu da; "Stop Tortura" irakur zitekeen pankartaren azpian.
Joxe Arregi gogoan, torturarik ez!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.