Argazkian, joan den larunbateko agerraldia Bilbon.
Herrira mugimenduak euskal preso
politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien aurkako eta
konponbidearen aldeko ekimen berria aurkeztu zuen larunbatean Bilboko Casillan.
Bertan, Ibon Meñikak eta Estitxu Garaik azaldu zuten gisara, datorren
maiatzaren 18an Euskal Herri osoko hiri, herri eta auzotako plazak
presoen eskubideen aldeko aldarriaz zipriztintzera deitu du Herrirak.
Egun lanean 200 Herrira Bilguneak izango
dira mobilizazio hauen deitzaileak, tokian tokiko ekimenak abiaraziz.
Espainiako Gobernuak presoen auzian eta orokorrean bake eta konponbide
prozesuan ezarri nahi duen blokeoaren aurrean, Herriraren ustez
ezinbestekoa da herritarrek protagonismoa hartu eta mobilizazioa eta
elkarlanaren bidez aukera berriak sortzea.
Euskal geografia osoan ez ezik,
Herriraren asmoa, maiatzaren 18an mundu zabaleko hainbat txokotan euskal
presoen eskubideen aldeko eskakizuna presente egotea da. Hurrengo egun
eta asteetan deialdi hauek indartzeko kanpaina integrala egingo du
Herrirak, baina gaurdanik maiatzaren 18ko mobilizazioetan parte hartzeko
gonbitea luzatzen dugu.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.