2013/04/16

Eli Zubiaga, Iker Rodrigo eta D3Mko auziperatuen absoluzioa berretsi dute

Argazkian, 6.000 euroko fidantza ordainduta, 2009ko martxoaren 25ean atera zen Kordobako espetxetik Eli Zubiaga algortarra / cc-by Etengabe.

Espainiako Auzitegi Gorenak D3M eta Askatasuneko 11 kideren absoluzioa berretsi du gaur goizean, Efe albiste-agentziak zabaldu duenez. Auziperatutako lagunen artean Eli Zubiaga algortarra eta Itzubaltzeta / Romon bizi den Iker Rodrigo lutxanarra daude. Gaurkoan, poztasun bikoitza izan du Rodrigok, Lopez Peñaren gorpuari egindako harrerako auzian, auziperatuta baina aske utzi baitute. Gaur ebatzi duen epaian Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak 2012ko ekainaren 18an 13 auziperatuak aske uzteko hartutako erabakia. Akusatuek sufragio aktibo zein pasiborako eskubidea zutela gogoratu zein ETAren interesen aldeko lan egin bazuten ere, hori nahita egin zutenik esateko frogarik ez zegoela argudiatu zuten orduan Manuela Fernandez Prado epaimahaiburuak eta Ramon Saez Valcarcel magistratuek. Halere, Nicolas Poveda epaileak emandako boto partikularrean oinarrituta Vicente Gonzalez Mota fiskalak helegitea aurkeztu zuen. Pasa den martxoaren 7an errekurtsoa aztertzeari ekin zion Gorenak.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.