Argazkian, epaiketa salatzeko manifestazioa Telletxetik abiatzen / cc-by Ukberri.net.
Jon Rosales Palenzuela gaztea urtarrilaren bukaera eta otsailaren hasiera artean epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, beste zortzi euskal herritarrekin batera, "ETAri laguntza ematea" egotzita. Algortarrarentzat 10 urteko espetxe zigorra eskatzen zuten. Bada, atzo, "El Correo Español" egunkariak zabaldu zuenez, Rosales absolbitu egin dute; baita Adur Aristegi Aragón eta Juan María Maizcurrena Urquizu ere. Ibai Beobide Arza eta Xavier Atristain Gorosabeli, ordea, 20 eta 17 urtetako espetxe zigorra ezarri diete, "ETAko kide izan eta lehergaiak ezkutatzea" egotzita. Azkenik, beste lau euskal herritarreri 7 urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diete, "ETAri laguntza eman izana" leporatuta. Algortako bizilagun izandako Jone Lozano Miranda gatibu leitzarra ere sumario berean prozesatuta zegoen. Baina, ez zen epaitua izango gaur egun Frantzian, Lyon-Corbas espetxean, preso daukatelako; bere herritik ehunka kilometrotara.

Jon Rosales Palenzuela gazte algortarra 2012ko
urtarrilaren 12an atera zen Alcala Mecotik,
10.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Tartean, ia bi urte egin zituen
espetxean, 2010eko otsailaren 17an atxilotu baitzuten
Katalunian. "Jon basatiki torturatu egin zuten, salaketa jarri zuten,
abokatuek ere jasandako torturak ikaragarriak zirela adierazi zuten,
Madrileko epaitegian ere berretsi egin zuen tortura salaketa… baina
orain arte tribunalek ez dute ezer egin tortura kasu honetan", salatu
zuen bere garaian Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Rosales 2011ko irailaren 19tik
22ra ere epaitu egin zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, Uribe Kostako beste
hamar mutilekin batera, kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko
uztailera bitarteko hamar ekintza inguru leporatuta. Egun Soriako espetxean daukaten Josu Rodriguez eta
Mikel de Gregorio gazte algortarrak izan ezik, gainontzekoak absolbitu egin zituzten. Ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak Degreri ezarritako lau urteko espetxe zigorra bertan
behera utzi eta Nekorari, aldiz, lau urtetik
hirura murriztu zion zigorra, haietatik bi hilabete eta bost egun bete
zituen 2007an. Josu Rodriguez 2012ko ekainaren 30ean atxilotu zuten berriro.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.