Argazkian, atzoko manifestazioa Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.
Bera herenegun atxilotzean bi helburu nagusi zeudela
iritzi zion atzo Iker Rodrigo Basterretxea Itzubaltzeta / Romoko auzokide
lutxanarra eta Bizkaiko Sorturen koordinatzaileordeak. Alde batetik,
"esker abertzaleari Estatuaren partetik mezu bat helaraztea: ez digutela
utzi nahi, ez digutela bidea erraz jarriko". Hor kokatu zuen "nire
atxiloketarekin Sorturen kontra muntatu dituzten aldamio
mediatiko-politiko-juridiko guztiak". Beste aldetik, "elkartasuna bera
delitu bilakatzea" ere xedea zelakoan dago. Eta horren aurrean argi esan zuen elkartasuna ez dela delitua. Hori dela eta, tinko mantentzera
deitu eta presoen senideekin jarraituko dugula eta beraien alboan gure
berotasuna eta gure elkartasuna adierazten eta beraiekin batera aurrera
egingo dugula agindu zuen. Aipatu deklarazioak Areeta eta Itzubaltzeta /
Romo zeharkatu zituen "Elkartasuna ez da delitua. Konponbide garaia da!"
lelopeko martxaren ostean eta askatasuna berreskuratu
eta ordu gutxitara egin zituen, 130 bat auzotarren aurrean. Manifestazioa
abiatu aurretik ere, Iker Rodrigo agurtzeko eta besarkatzeko baliatu zuten unea hainbat auzotarrek. Izan ere, herenegun Guardia Zibilak atxilotu zuen
eta Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean Eloy Velasco
epaileak aske utzi zuen, "terrorismoaren goratzea" leporatu badio ere.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.