Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko Eguna
aldarrikatzen da. Hain zuzen ere, Mahmud Baker Hijazi preso
palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna hautatu zen munduko gainerako
borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Gauzak horrela, Askapenak
hainbat ekimen antolatu ditu. Besteak beste, Bilboko Moyua plazan
elkarretaratzea egingo dute gaur, eguerdiko 12etan. Bestalde, saharar preso politikoei idaztera deitu dute. Biharko, berriz, “Preso politikoen egoera eta gatazkaren konponbidea” mahai-ingurua antolatu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bitartekari taldeak.
Hain justu, munduko hainbat lekutako gatazken konponbideak izango
dituzte hizpide. Parte hartzaileen artean izango dira Hahdan Didamiri
(Palestina), Oier Gonzalez (Euskal Herria), Fayick Yagizai (Kurdistan)
eta Javier Orozko (Kolonbia). Moderatzailea Txente Rekondo izango da.
Eta, bideo bitartez, Seanna Walsh (Irlanda) eta Robert McBride (Hego
Afrika) ere izango dira ekitaldian. Hitzordua 18:00etan jarri dute,
Bilboko EHUren paraninfoko Bizkaia aretoan.
Munduko preso eta iheslari politikoak kalera!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.