Bideoan, Askapenak elkarretaratzea burutu du preso politikoen nazioarteko egunean eta 30 lagun inguruk bat egin dute Bilboko deialdiarekin. Mobilizazioa eta gero, bi pertsona Marokoko kontsulatutik zintzilikatu eta Saharar gatibuen askatasuna aldarrikatu dute / © Bilboko Branka.
Apirilak
17, nazioarteko preso politikoen eguna den honetan, Herrira mugimenduak
munduan zegar arrazoi politikoengatik espetxeratuak dauden pertsonen
eskubideak aldarrikatu nahi ditu. Horrekin batera, Irlanda edo Hego
Afrikako kasuetan suertatu bezala, auzi honi irtenbide integral eta
eraginkor bat emateak gatazka politikoen konponbidean duen garrantzia
azpimarratu nahi dugu.
Eguneroko
eskubide urraketa pairatzen dute preso politikoek, sarri euren ingurune
sozial eta afektibo osoa ere kolpatua izaten da. Horiek horrela,
Herrirak egunerokotasunean zabaltzen dituen aldarriak mundu osoan ematen
diren mota honetako egoerei soluzio bideak emateko giltza izan
daitezkeela nabarmentzen dugu. Giza eskubideen errespetua oinarrizko
jokalekua izanik, irtenbidea preso politikoak egoteko arrazoiak
konpontzeko eta bake integrala berriro ere preso politikoak egoteko
arrazoiak desagertu eta eskubide guztiak errespetatuak izango diren
errealitate bat finkatzeko.
Azken
urteetan kasu lazgarri eta eskubide urraketaren berri izan dugu, bai
euskal preso politikoei dagokienean zein planetako beste hainbat
lekutik. Herriraren ustez, herrialde eta gatazka bakoitzaren
berezitasunetik abiatuta, ezinbestekoa da preso politikoen existentziari
amaiera ematea munduko hainbat lekutan oinarrizko eskubideen bermea
eman eta bakeari ateak parez pare zabaltzeko.
Zoritxarrez,
sarri ez da erraza eta preso politikoek pairatzen dituzten eskubide
urraketen salaketak ere jazarpena jasotzen baitu. Munduko hamaika
txokotan ematen da, baina bertatik bertara ere. Horiek horrela, Herrira
mugimenduak Iruñerriko bost gazteri ezarritako gartzela zigorra eta
inhabilitazioa eta azken asteetan emandako beste kriminalizazio saikerak
zein garai zaharretako jarrereren itzulera arbuiatu nahi ditu. Preso
politikoen eskubideak aldarrikatzea, are gehiago euskal jendartearen
baitan dagoen adostasun zabala denean eta konponbiderako elementu
giltzarri den heinean, zilegia izateaz haratago, giza eskubideen
errespetuaren, konponbidea eta bakearen apologia egitea suposatzen du.
Munduko preso politikoen eskubide alde, Herrira mugimendua.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.