Showing posts with label mahai-ingurua. Show all posts
Showing posts with label mahai-ingurua. Show all posts

2013/04/17

Gaur, apirilak 17, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. Hain zuzen ere, Mahmud Baker Hijazi preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Gauzak horrela, Askapenak hainbat ekimen antolatu ditu. Besteak beste, Bilboko Moyua plazan elkarretaratzea egingo dute gaur, eguerdiko 12etan. Bestalde, saharar preso politikoei idaztera deitu dute. Biharko, berriz, “Preso politikoen egoera eta gatazkaren konponbidea” mahai-ingurua antolatu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bitartekari taldeak. Hain justu, munduko hainbat lekutako gatazken konponbideak izango dituzte hizpide. Parte hartzaileen artean izango dira Hahdan Didamiri (Palestina), Oier Gonzalez (Euskal Herria), Fayick Yagizai (Kurdistan) eta Javier Orozko (Kolonbia). Moderatzailea Txente Rekondo izango da. Eta, bideo bitartez, Seanna Walsh (Irlanda) eta Robert McBride (Hego Afrika) ere izango dira ekitaldian. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Bilboko EHUren paraninfoko Bizkaia aretoan.

Munduko preso eta iheslari politikoak kalera!

2013/04/15

“Preso politikoen egoera eta gatazkaren konponbidea” mahai-ingurua izango da ostegunean Bilbon

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bitartekari taldeak gaur goizean Bilbon egindako agerraldian adierazi du gatazka politiko bat dagoen unetik, preso politikoak daudela. "Gu bitartekariak garenez, eta euskal preso politikoek euren burua politikotzat dutenez, guk ere politikotzat ditugu, eta uste dugu gatazka politiko baten ondorio direla", argitu dute. Mundu osoan "milaka preso politiko" daudela gogorarazi dute: Saharan, Palestinan, Kolonbian, Kurdistanen, Irlandan... Osteguneko mahai inguruan, hain justu, munduko hainbat lekutako gatazken konponbideak izango dituzte hizpide. Parte hartzaileen artean izango dira Hahdan Didamiri (Palestina), Oier Gonzalez (Euskal Herria), Fayick Yagizai (Kurdistan) eta Javier Orozko (Kolonbia). Moderatzailea Txente Rekondo izango da. Eta, bideo bitartez, Seanna Walsh (Irlanda) eta Robert McBride (Hego Afrika) ere izango dira ekitaldian. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Bilboko EHUren paraninfoko Bizkaia aretoan.