Argazkian, Saioa Sanchez preso berangoztarraren irudia / cc-by Ukberri.net
Saioa Sanchez Iturregi preso berangoztarrari 28
urteko kartzela-zigorra ezarri dio Parisko Justizia Auzitegiak, ostegun
gauean albiste-agentziek zabaldu zutenez. Saioak gutxienez zigorraren
bi herenak, 18 urte eta zortzi hilabete, espetxean bete beharko ditu,
epaiaren arabera. Mikel Carrera Saroberekin batera, 2007ko abenduaren
1an Capbretonen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak hil
zituela frogatutzat jo dute epaileek. Carrerari biziarteko
kartzela-zigorra ezarri diote, eta gutxienez 22 urte bete beharko ditu
espetxean. Asier Bengoa Lopez izan da zapi auziperatuetatik absolbitu
duten bakarra, bere aurkako zantzu bakarra txakur-polizien
identifikazioa zela. Fiskalak horretan zigortzea froga nahikoa ikusi
bazuen ere, epaileek ez dute aintzat jo. Halere, Bengoa ez da kalera
irtengo, 15 urteko kartzela-zigorra bete beharko baitu beste kargu
batzuengatik.
Beste
lau auzipetuei espetxe-zigorrak ezarri dizkie auzitegiak, nahiz eta
Capbretongo gertakarietan zuzenean inputaturik ez egon. Garikoitz
Aspiazu Rubina "Txeroki"-ri 9 urte jarri dizkiote, Ibon Goieaskoetxea
Arronategiri zazpi, bost urte Eider Uruburu Zabaletari eta beste bost
Iratxe Sorzabal Diazi. Uruburu sei urteko beste zigor bat betetzen ari
da eta Sorzabal ihes eginda dago. Pasa den apirilaren 2an abiatu zen epaiketa.
Magistratuek erabakia hartzeko bildu aurretik, Goieaskoetxeak akusatuen
izenean agiri bat irakurri zuen ostegunean. Alde batetik, Guardia Zibilak
torturarekin duen harreman estua gogoratu eta Parisko Auztegiak
epaitzeko legitimitaterik ez duela esan zuten. Bestalde, 2011ko urrian
ETAk "aro berri bati" hasiera eman ziola gogoratu zuten, besteak beste,
"Capbretongo gertakari lazgarririk berriz ez errepikatzeko".
Saioa Sanchez Iturregi 2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf
de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin
batera, ETAko kideak zirelakoan.
Saioa askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.