Argazkian, Saioa Sanchez preso berangoztarraren irudia / cc-by Ukberri.net
Saioa Sanchez Iturregi preso berangoztarrari 28
urteko kartzela-zigorra ezarri dio Parisko Justizia Auzitegiak, ostegun
gauean albiste-agentziek zabaldu zutenez. Saioak gutxienez zigorraren
bi herenak, 18 urte eta zortzi hilabete, espetxean bete beharko ditu,
epaiaren arabera. Mikel Carrera Saroberekin batera, 2007ko abenduaren
1an Capbretonen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak hil
zituela frogatutzat jo dute epaileek. Carrerari biziarteko
kartzela-zigorra ezarri diote, eta gutxienez 22 urte bete beharko ditu
espetxean. Asier Bengoa Lopez izan da zapi auziperatuetatik absolbitu
duten bakarra, bere aurkako zantzu bakarra txakur-polizien
identifikazioa zela. Fiskalak horretan zigortzea froga nahikoa ikusi
bazuen ere, epaileek ez dute aintzat jo. Halere, Bengoa ez da kalera
irtengo, 15 urteko kartzela-zigorra bete beharko baitu beste kargu
batzuengatik.
