Argazkian, Saioa Sanchez preso berangoztarraren irudia / cc-by Ukberri.net.
Parisko Justizia Auzitegian zazpi euskal
herritarren aurkako epaiketa hasi zen atzo, 2007ko abenduaren 1an
Capbretonen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilen
heriotzarekin zerikusia izatea leporatuta. Auziperatuen artean dago
Saioa Sanchez Iturregi euskal preso politikoa. Berangoko gatibua 2007ko
abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere,
Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera, ETAko kideak
zirelakoan. Epaituko dituzten beste lagunak dira Mikel Karrera,
Garikoitz Aspiazu, Eider Uruburu, Ibon Goieaskoetxea eta Iratxe
Sorzabal. Lehen hirurei bi guardia zibilak hiltzea leporatzen diete.
Epaiketak lau astez luzatuko da, albiste agentzia ezberdinen arabera.
Argazkian, Saioa Sanchez preso berangoztarraren irudia.
Saioa askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.