Argazkian, Alfontso Etxegarai Plentziako
deportatua 27 urte daramatza erbestean / cc-by-nc-nd Josu Martinez eta
Txaber Larreategi - Gite-Ipes - Eguzki Bideoak.
Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen
Kolektiboak larunbat honetan, ekainak 15, Miarritzeko Irati
erakustazokara hurbiltzeko deia luzatu du, bertan "Herria dugu arnas" nazio ekimenaren "Elkartasun Hatsa" ekitaldia antolatu dutela. Ernai eta Herrira
erakundeek bat egin dute ekimenarekin. Algorta-Getxoko Ezker
Abertzaleak zabaldu duenez, hasiera batean bi autobus antolatuko zeuden
Uribe Kostatik, baina eskaria txikia izan dela ikusita bakarra aterako
da azkenean. Zerrendak ohiko lekuetan jarri dira, Algortako kasuan Abian
Kultur Elkartean. Norbaitek joateko asmoa baldin badauka ahalik eta
lasterren izena eman (946 566 851) beharko du. Ordutegia hurrengoa da:
irteera, goizeko 9etan Telletxetik eta, itzulera, 18:00etan Miarritzetik
(Irati erakustazoka).
Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak "hausnarketa prozesu zabala burutu du azken garaian eta estatuen blokeoa aldebakarreko pausuen bitartez gainditzeko hautua egin" du, Herriraren arabera. Bide horri hasiera emateko, abian jarri du “Herria dugu arnas” ekimena. Munduko bazter anitzetan ehunka iheslari daude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dute, mundutik herrira itzuli. Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa egin dezan eta haiek babesteko ekimena da larunbateko Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia. Egun osoko egitaraua izango du:
• 11:30ean ekitaldi politikoa.
• 13:30ean bazkari herrikoia.
• 19:00etan kontzertua: Gatibu, Gose, Iheskide eta Ze Esatek!

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.