Gaur, 18:30ean, Etxe Merkean jarri du hitzordua
Itzubaltzetako Herrira bilguneak, ostiral eta larunbateko mobilizazioak
prestatzeko. Gaur ere manifestazioa izango da, 20:00etan, Kolas plazatik
abiatuta. Algortako Herrira bilguneak deialdi horrekin bat egin du eta
herritarrak bertan parte hartzera deitzen ditu.
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazio judizial, polizial eta mediatikoa
arbuiatzeko eta, gaurdaino bezala, Herrirarekin izandako harremanei
eutsiko dietela jakinarazteko agerraldia eman dute. Prentsaurrekoan
mobilizazio bateratuak iragarri dituzte ostiral honetarako, urriak 4,
eguerdiko 12etan lantoki eta herrietan. Horrenbestez, eskualdean,
Erandio, Getxo zein Sopelako udaletxeen aurrean; eta Leioako Bulebarrean
egingo dituzte ordu erdiko kontzentrazioak, Eskumaldeko LABek zehaztu
duenez. Era berean larunbaterako deituta dagoen manifestazio nazionalean
parte hartzeko deia luzatu dute: 17:30ean abiatuko da martxa, Bilboko
Casillatik.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.